Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Medikuen beharra dutenean, hamarretik zazpitan osasun etxeetara, kontsultategietara eta zentro periferiko edo mediku-etxeetara jotzen dute herritarrek. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Horretarako 25 osasun-zentro eta landa zonaldeetan lau kontsultategi eraikitzeko asmoa du Osasun Sailak. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Hasieran pittin bat kostatu zitzaion berregokitzea, hiriko kontsultategiko beraren lanpostua hartuta baitzegoen, eta Osakidetzak bailara-buru bateko modulua eratzeko ardura eman baitzion. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.
Hirurogeiko hamarkadako kontsultategi mediko gehienek bezala, boulevard de l'Ysereko medikuntza orokorreko sendagilearenak […] saloi burges bat zirudien. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.
Bere kontsultategira berehala joateko esan zidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.
Ruth Prynne medikuaren kontsultategitik irten zen, larruzko bekokia lepoaren inguruan estutzen zitzaiola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.