Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainiako kontsulatuko bi ordezkari ditu zain aireportuan. Berria - Harian 2005-06-04
Kontsulatutik Suprefeturara, eta handik Herriko Etxera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 361. orr.
Orduko Atzerri ministro Ana Palaciosek 17:28ean Espainiako enbaxada eta kontsulatuetara igorritako telegramak hauxe zioen: [...]. Berria - Mundua 2004-07-08
Egunotan etorkinaren herrialdeko enbaxada eta kontsulatuek gainezka egin dute. Berria - Harian 2005-02-05
Bihar Irango kontsulatuan esaten didatenaren arabera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.
Goizeko lehenengo orduan joango naiz kontsulatura. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.
Ekuadorko kontsulatua Hurtado Ametzaga kalean dago. Berria - Harian 2005-02-05
Venezian hain zuzen, Nafarroako Kontsulatuan, nafar batekin egin zuen topo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.
Perpinyan, Errepublikaren Kontsulatuko ateetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Espainiako Gobernuaren Baionako kontsulatura joan eta han izena eman behar da. Berria - Harian 2005-03-05
Brasilek Bartzelonan duen kontsulatura jo behar izan zuen. Berria - Harian 2006-01-12
Hor aurrean negozioetarako amerikar kontsulatua dago -esan zidan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 197. orr.
Han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Kontsulatuko autoan eraman dute aireportura. Berria - Harian 2005-06-04
Kontsulatua ireki dutenerako atean nengoen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.
Kontsulatuko egongelan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Gobernuek beren egintzak erregistratzeko erabilitako metodo bat urtebeteko magistraturaren batean -adibidez, erromatar kontsulatuan- zeudenen izenez baliatzea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Oldarrean ekin zion Miloni, Zizeronen lagun bati, zeina kontsulatua eskuratzeko bidean abiatua baitzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Azkenik, kontsulatua eman zitzaionean [...] monarkian nagusi zen ordurako, eta haren eskubide guztiak ezarrita zeuden. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.
Gregorio Tourskoak, kontsulatuaz ari delarik, ez dio ezer prokontsulatuaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.