Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsul (orobat konsul g.er.) 1 iz Erromako Errepublikan, aginpide gorena zuten bi kargudunetako bakoitza.

Hori K. Marzio Rutilio eta K. Servilio kontsul zirelarik gertatu zen, Erromako 413. urtean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Apio Klaudio Pulker kontsularen alaba zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

2 estatu baten interesez atzerriko hiri batean arduratzen den ordezkaria.

Portuges hau kontsul izendatua izan zen 1938an, Bordelen.  Herria   2005-02-24

Frantses gobernuak Bilbon duen kontsul nagusia.  Herria   2005-02-03

Liberalen ordezkariak gutun bat igorri zion Baionako español kontsulari erranez nola ez zituzten bildu ahal izan gazte horiek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

Espainiako kontsul bat Kolonbiako FARCekoekin negoziatzen ari da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Hiriburuko kontsul amerikarra itsasora ematen zuen etxe batean bizi zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

Kontuz ibiltzeko esan zien kontsul ingelesak, gerraontzi frantsesak zebiltzala-eta bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Aitarekin batera joana zen Leonardo, aita [...] Bejaiako kontsul izendatu zutenean; Kabiliako kostaldean dago Bejaia, Aljerian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

Kontsul ohiaren memoria ohoratua da 1988az geroz, "presuna zuzen" gisa.  Herria   2005-02-24

3 (hitz elkartuetan)

Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Pertsiarren erara janzten zen; Klodoveo kontsul-jantzian bezala, alegia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsul izendatu (3); kontsul nagusia (4); venezuelako kontsul nagusia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus