Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontsonanterdi izond/iz bokalez mintzatuz, diptongo baten hasieran doana.
Bokalerdi esaten zaio diptongoan bokalaren ondoren ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari [...]; kontsonanterdi, berriz, diptongoan bokalaren aurretik ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.
Izenek badute izanarekin zerikusirik, kontsonanterdiak ebakera itxiagoak izan ohi baitira bokalerdiak baino. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.
Kontsonanterdiek osatzen dituzten goranzko diptongoak eta bokalerdiek osatzen dituzten beheranzkoak ere erritmikoki ezberdin dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.