Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontrapozoi (orobat kontrapozoin) 1 iz pozoi baten eraginari kontra egiteko sendagia.
Gizon zuhurrak ez bezala, zeinak eskuinean prest baitu pozoina duen kopa eta ezkerrean kontrapozoina, bi eskuz edan nahi nuen nik atsegintasunaren kopa pozoindua... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.
2 irud/hed
Alemaniar Mistika xiv. mendean sortu zen Haraindia eta Honaindiaren arteko harmoniarik eza tenkatuaren aurkako kontrapozoi gisara. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.