Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitaina hilik, kontramaisuak hartu zuen La Relampagoren ardura. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Smee kontramaisu irlandarra, ohi ez bezalako gizon jeniala, [...], Kako-oker kapitainaren eskifaiako disidente bakarra. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.
Une hartan, Ed Teynte, kontramaisua, txopako gaztelutik irten eta itsasontziaren bizkarretik etorri zitzaien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.
Horixe zen kontramaisuaren zereginetako bat: obeditzen ez zuten edo alferkerian ari ziren marinelak soka batekin jipoitzea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.
Beste batean tailerreko lan-taldean egotea egokitu zitzaidan: han kontramaisuek etxetik ekarritako janari-zorroa zabaltzen zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.
Baina ez edozein langile, pentsatzen du Margak hura gogoratzean: kontramaisua izatera heldu zen Jose Javierren aita. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 51. orr.
Langile bat zerraldo erortzen zenean, nekeak eta bero itogarriak jota, kaleko hotzaren besoetara botatzen zuten kontramaisuek, inolako gupidarik gabe. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.