Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontrabandoko ekaiak pasatzera lehiatzeagatik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.
-Hemendik goiti, kontrabandorik ez gehiago -manatu zion Joanttok, azkorrian, neska lehena izan baitzen Sarara itzultzera abian-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.
Ezpain batetik zintzilik Winston bat dauka, kontrabandokoa. «Bizia lo», 2003 - 80. orr.
Blanco urte askoan kontrabando egitetik bizi omen zen, Haiti eta Santo Domingoko mugan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.
Orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.
Kontrabandoa harrapatu nahi ote zuten? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 350. orr.
Herritarren erdiak salatu zituen, honelako iruzurgilea zela esanez eta halakok Galitziatik kontrabandoa ekartzen zuela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Badiola ondarrutar ausarditsua baino lehenago inor ez baitzen menturatu, iskiluz lepo beterik zetorren kontrabando-ontzi "huts" eta fantasma hartara sartzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
Azter ezazue edozein kontrabando bide edo, nahiago baduzue, edozein erromatar galtzada. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Egun hartan gure bilaketak kontrabando kontuekin nahastu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Hemendik hiru astera, kontrabando operazio bat deskubrituko dute poliziek. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 116. orr.
Gerraondoan penizilina kontrabandoa egiten zenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.
Ez da behar bezala aztertu gerra ondoko estraperloa, gutxiago liburu kontrabandoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Tabako kontrabandoa zuzentzen zuena eta neu agindupeko neukana Mentxu huen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 63. orr.
Buenos Airestik Bilbora zein Bartzelonara egiten den platino-kontrabandoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.
Poliziak ba omen zekien baca delako bat kontrabandoan aritzen zela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.
Aduanan jardun zuen denboran kontrabandoan aritu zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.
Soldatak jaso ezin direnez, kontrabandoan jardutera behartuta dago jendea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.
Ibiliko ziren elkarrekin kontrabandoan, gauezko lanean, mendian gora eta behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 171. orr.
Animaliak Akizen erosi eta kontrabandoan pasatzen zituen, Aldudetik edo Orreagatik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Egiptotik Palestinara armak kontrabandoan pasatzeko erabiltzen diren tunelak. Berria - Mundua 2004-03-05
Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Kontrabandoan ekarritako [...] 22ko Colt pistola. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.
Marat zenak sinaturiko pasa-agiriak zeramatzaten, faltsuak seguru asko, kontrabandoan erosiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.
Esaten zuen bazekiela edari eta bitxien kontrabandoan aberastu izana leporatzen ziotela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.
Haren adiskideak, kontrabandoan irakatsi zion hark. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.
-Beste behin kontrabandoan? -galdegin zion, idor-idorra, paketa erakutsiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
-Arma-kontrabandoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.