Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontortsio (orobat kontortsione g.er. eta kontorsio g.er.) iz bihurrikatzea, bihurkada.
Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.
Kontortsiotan hasi naiz berriro, nire azken paper puskaren bila. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 198. orr.
Materialistak erranen du materia baizik ez garela eta kontortsione mistiko horiek ez direla sanotasun baten seinale. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 152. orr.