Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Eta haiekin batera titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.
Koitoa egiterakoan, ez dago inolako kontakturik zakilaren eta klitoriaren artean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.
Irratia itzali zuen urduri, eta lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.
Hotza sumatu zuen eskularru beltzaren kontaktua. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.
Boxeoa kontaktuko kirola da, eta kolpe txar asko jasotzen dira. Berria - Kirola 2004-02-15
Gaixotasuna kontaktuaren bidez soilik kutsatzen da. Berria - Harian 2005-08-26
Kontakturik gabeko txartela erabili ahal izango da Metroan. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Anfibioek garatu zituzten lehenengo kontaktu estrategiak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.
Zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez, grabitate-zentroa oso goian geratzen baita eta lurrarekiko kontaktu-eremua [...] oso txikia baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.
Kontaktu moduak desberdinak direnez, gure larruazalak ere hainbat sentimen bukaera ditu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Kontaktu falta hori -haren ustez- pertsonekiko harremanean baizik ez zen gertatzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Sexu kontaktu bat dagoen bakoitzean, horrek hots ozen eta berezia sorraraziko du, kontaktu bakoitzak bere hots zehatz eta partikularra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.
Ez zuen begi-kontakturik izaten, eta, begira ere, beste norabait begira egon zitekeen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.
Ez zuen begirada-kontakturik egiten, ez gurasoekin, ez beste inorekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.
Gizakien arteko benetako kontaktua presentzia isilaren bitartez baizik ez dela lortzen dio Cioranek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.
Aszetismoa, lana eta naturarekin kontaktu zuzenean bizitzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Kontaktua Madrilen izan zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.
Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiarekin kontaktuak izan zituzten, baina ez zuten akordiorik lortu. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Aireratu, zeruan abiada hartu, lurrarekiko kontaktua galdu eta bere kasa doa ikuspen bila. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Kontaktuak ditik, komentatzen genuen lagunok ahapeka eta mirespenez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Dianne Short zela Laing kontseilariaren kontaktuetako bat. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.
Alpujarretako herri hartan kontaktu bat baitzuen, belarrez eta heroinaz hornitzen zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.
Txabik baditu kontaktu batzuk zerean... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.
Kontaktua: Jean Claude Enrique 0613821486. Herria 2005-03-03
Venezuelako kontaktua izatea leporatzen diote. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Kontaktu ona, gizon guztiz baliagarria izan da baina, hara, hanka egin nahi izan du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.
Errefuxiatuek errepresaliak espero dituztela dio nire kontaktuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Kontaktuarekin puska batean ri-ra aritu ondoren lortu du azkenik Txetxuk arrankatzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.
Giltza kontaktuan biratu orduko aire egokitua automatikoki pizten da. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Autoan eseri, atea itxi, giltzatxoa kontaktuan sartu, irratia sintonizatu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Autoaren kontaktu-giltzari eragin zion. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 28. orr.
Kontaktua piztu, eta garajearen ate automatikoa zabaldu dun. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 37. orr.
Hain zuen isila motorra, non kontaktua etenda zeukala uste izan baitzuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.
Gure lehenengo zeregina itsasontziotako marinel abertzaleekin kontaktua egitea izan da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.
Gure Gizonarekin kontaktua azkenekoz egin zutenean. · Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.
Orain bi urte, Tourrean egin zuten lehen kontaktua. Berria - Kirola 2006-01-15
Bainugela bustian utzitako oinatzek ongi erakusten dute zentimetro karratu gutxi batzuk baino ez dituela zoruarekin kontaktuan dagoen eremuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Hegazti kutsatuekin kontaktuan egon zela. Berria - Gaiak 2006-03-05
Andoniren bidez, Quitoko unibertsitatearekin kontaktuan egon da ia denbora guztian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 432. orr.
· Kapilarrak oso kontaktu estuan baitaude tubuluekin leku askotan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Odola kanpoko airearekin kontaktuan jartzen denean sortzen da fibrina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Animalia askok oraindik ere usaimena baliatzen dute nagusiki gainerako munduarekin kontaktuan jartzeko. Itzultzen ginenean, norbait jarriko zen gurekin kontaktuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Haiekin kontaktuan jartzea, hori duk kontua. «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.
Saiatu omen dira zuekin kontaktuan jartzen baina, inork ez omen zuen telefonoa hartzen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 124. orr.
Mars Express zundaren bitartez Beagle 2 robotarekin kontaktuan jartzeko lehen saioak huts egin duela. Berria - Gaiak 2004-01-08
kontaktu bakarra (3); kontaktu fisikoa (3); kontaktu ona (3); kontaktu zuzenean (3)
kontaktua egin (5); kontaktua galdu (3); kontaktua izan (3); kontaktua izateko (4); kontaktua izateko aukera (3); lehen kontaktua (6); publikoarekiko kontaktua (3)
kontaktuak izan (3)
airearekin kontaktuan (5); kontaktuan dagoen (4); kontaktuan egon (6); kontaktuan jarri (4); kontaktuan jartzeko (5); kontaktuan jartzen (4); kontaktuan sartu (4)
kontakturik egiten (3); kontakturik gabeko (6)