Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere kontabilitatea zorrak/hartzekoak hutsera mugatzen zelako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.
Italian agertu zen orobat, XIII. mendean, partida biko kontabilitatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Bankariak kontabilitate bikoitza egiten, upelgileak bolumenen geometriaz baliatzen, eta abar; horrek guztiak XV. mendeko Toscanako gizarteak eredu matematikoetarako zuen miresmena eta zaletasuna erakusten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.
Kontabilitate bikoitza erabili zuela, Kallsbergen berarenak ziren itsasontzietara dirua zuzentzeko. Berria - Mundua 2004-01-10
Haien ordainketaz Urtxipia bera arduratzen zuan, eta ez dituk bulegariaren kontabilitatean ageri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.
Haren kontuetarako zintzotasunaz hitz egin zuen, kontabilitate zorrotzari hark ematen zion garrantziaz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.
Une hartan, atea ireki eta kontabilitateko arduradun lodikotea sartu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 109. orr.
Hiruzpalau egun herioa agitu aurretik karnetak, kaierak, kontabilitateko liburuxkak dad is dying oharraz iluntzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.
Ez delako kontabilitatea ondo eraman, ez delako egitasmorik zehaztu, finantzaketan arazoak izan ditugulako. Berria - Kultura 2004-12-18
Alessandro Bassi Parmalateko kontabilitatean aritutakoak bere buruaz beste egin zuen atzo, Parma inguruko zubi batetik salto eginda. Berria - Ekonomia 2004-01-24
Logikoa litzateke beste ezer baino lehen kontabilitate liburuak aztertzea. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 83. orr.
Ibarrak eta haren taldeak 13 urtez dantzan izan zituzten 225 milioi euro, sekua kontabilitate liburuetan islatu gabe. Berria - Ekonomia 2006-02-08
Kontabilitate liburu gisako batean apuntatu dute nire sarrera, eta sinatu egin behar izan dut. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.
2002. urtera arteko aurrekontu eta kontabilitate gai guztietan kudeaketa «oso txarra» izan zen. Berria - Kultura 2004-12-28
Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek, faktura errepikatu behar zela ondo egina ez zegoelako... «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.
Aurrezki kutxaren bulego nagusian egiten du lan, kontabilitate sailean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 68. orr.
Gerard Ducam, Baionako KPMG kontabilitate bulego-burua. Herria 2002-12-19
Kontabilitate esperientzia. Herria 2005-02-17
Andrew Fastow, Enroneko finantza zuzendaria eta kontabilitate apainketaren arkitektoa. Berria - Ekonomia 2006-02-05
Kontabilitate akatsak 50 milioikoak «soilik» direla esan dute zenbait egunkarik. Berria - Ekonomia 2004-01-20
70 milioi euroko kontabilitate iruzurra. Berria - Ekonomia 2004-06-13
Kontabilitate kalkulu guztiak itxi ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %2,4 hazi zen 2003an, Eustaten datuen arabera. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Nazioarteko kontabilitate neurri berriak betetzeko. Berria - Ekonomia 2006-01-11
2005ean indarrean sartuko direla Nazioarteko Kontabilitate Arauak. Berria - Ekonomia 2004-03-26