Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konsziente 1 izond pertsonez mintzatuz, zertan ari den dakiela aritzen dena.
-Horrek berak erakusten dizu konszienteak zaretela zuen borrokak fin gaizto egiten duela beti. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 63. orr.
Jendeak, orain baino konszienteagoa balitz ere, ezingo luke hizkuntza zalantzan jarri. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 103. orr.
2 jakinaren gainean egiten dena. ik kontziente.
Hartzen zituen ibilbideek behin eta berriro estaziora hurbiltzen zutela sumatzen zuen, halakorik ez gertatzeko saio konszienteak egiten zituen arren. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 27. orr.