Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balbulek zuloak ixten dituztenean, barruan dagoen airea eta ura konprimatu egiten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.
Baldin eta zurezko habe bat [...] erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.
Hartara, konprimitu egiten dira zainak (muskuluen borondatezko ekintzaz konprimituko liratekeen bezalaxe), eta horrek beste bultzada bat ematen dio odolari bihotzera igotzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Kolageno-zuntzak, hormigoi aurretenkatuan altzairuzko hagaxkak nola, hasieran tenkatzen dira, eta inguruko gai minerala, berriz, konprimitu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Truke sareetan 6.000 liburu dituen konprimituriko fitxategi bat dago orain. Berria - Gaiak 2004-12-09
Lehenbizi musika egokia lortu, eta ondoren konprimitu, inplosio baten bitartez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.
Diamante kosmiko hori, izar zahar baten bihotz konprimitu baten modukoa, kristaldutako ikatz zati bat da. Berria - Gaiak 2004-02-17
Aire konprimatua eta metanol/etanol nahastean oinarritutako sistemak, esaterako, erabiltzen dira etxeko elektrogailu txikietan eta erregai-pila txikietan. Berria - Gaiak 2004-06-03
Gaur egun Pexgol-ez eginiko hodiak jariakin asko garraiatzeko erabiltzen dira, aire konprimatuko sistemetan, berotze kolektiboko sistemetan, birfindegietan eta erregaiak garraiatzeko, ... Berria - Gaiak 2006-01-12