Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Automobilaren motorrari errendimendua atera nahi zaionean, konpresore bat ezartzen zaio; konpresoreak zilindroetara bideratzen du aire soberakina, eta lasterrago erretzen da hala erregaia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Hegazkinen motorraren antzekoa da turbina horren funtzionamendua: konpresore batek airea xurgatzen du, goi presioan trinkotu eta erregaiarekin nahastu egiten du. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Temple belaunikatu egin zen; gero, ahuspez eta luze-luze eginik "V"-an sartu, konpresorra konektatu (minutu bat behar izan zuen zilindro nagusia betetzeko) eta kontrolei eragin zien. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.
Konpresore erraldoia piztua zuen baten batek Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Mina, min itsusia, mailu-konpresore bat ta-ta-ta hezurren artean, garondo inguruak oinaze batean zapartatzen zizkidana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.