Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konposizio (orobat konposizione g.er.) 1 iz osatzea, altolaketa.

Konposizioa proportzioen arte bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Ezin dezake tenplu batek konposizio egokia izan proportziorik eta erlaziorik gordetzen ez badu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Pintura imitaziotik urrunduz joan ahala hasi da konposizioa elementu plastikoen, balioen, koloreen, lerroen eta azaleren antolamendua bere barruan hartzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

Hiru figura ikusi genituen, beste garai batekoak ematen zutenak, antzinako margolan baten konposizio landutik irten izan balira bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Donatienen "partidak" -orgiak- konposizio eta antzezpen teatralak dira ia-ia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Ikusten dut irudi horrek konposizio ederra duela eta benetan zait atsegina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Egitura geometrikoek, aktiboek nahiz pasiboek, Jorge Oteizaren konposizio espazialean eta dinamikoan izandako eragina.  Berria - Kultura   2004-12-24

Irudiaren konposizio deitu izan den antolamendu plastiko baten mende.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Irudi eta konposizioekin jolasteko joera zuen Picassok.  Berria - Kultura   2004-09-14

Fabriken konposizio geometrikoa horizontean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

2 osaera, osagaiak.

Sendagai generikoek izen komertziala duten sendagaien konposizio berbera dute, baina askoz merkeagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Biziki gustuko dut talde hau, besteak beste, bere konposizio bitxi eta ausartagatik: gitarra jolerik ezean, bi sokadun baxua jotzen du Mark Sandman liderrak eta saxojole nahiz bateria batez osatzen da taldea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Zelularen parte urtsuak eta inguruko jariakinek ez dute konposizio bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Garrantzitsua da odolaren konposizio kimikoa zorrotz mantentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Konposizio kimiko egonkorra dute inguruari dagokionez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Multinazionalak uko egin zion hasieran gas pozoitsuaren konposizio zehatza zabaltzeari.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Konposizioan karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa besterik ez dutenez, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

3 literatura edo musika lana.

Literatur konposizio mota zaharkitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Hitz neurtuzko konposizioetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 192. orr.

Hardcore melodikoa urrun ez duen konposizio mota.  Berria - Kultura   2006-04-12

Itsuarentzat erabat berriak ziren bi konposizio jo zizkioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Hiru neskak osatzen dute Sugan, eta disko berriko konposizio guztiak haiek egindakoak dira.  Berria - Kultura   2006-02-14

Ez al zen hura Duke zaharraren konposizio klasiko bat?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Ikus-entzunezkoari aplikatutako konposizio elektroakustikoa.  Berria - Kultura   2004-02-04

Musikeneko ikasleen zazpi konposizio estreinatuko dituzte.  Berria - Kultura   2006-05-07

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohartu San Bonabenturak erabiltzen duen konposizio-baliabideaz, "inklusioa" alegia: […].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Den bezala onartzen du irudi deskoadratua, eta haren konposizio moduaz gozatzen ikasten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Heltayk zuzendaritza eta konposizio ikasketak egin zituen Budapesteko Franz Liszt akademian.  Berria - Kultura   2004-04-01

Espainiako orkestra sinfonikoen elkarteak antolaturiko konposizio lehiaketan.  Berria - Kultura   2006-04-26

Horrek eragin al du konposizio lanean?  Berria - Kultura   2004-10-22

Abesbatzentzako konposizio lana.  Berria - Kultura   2004-02-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi gauza hartu behar dira kontuan musika konposizio horretan.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Bazirudien, orotara, txakur arrunten argazki-konposizio antzeko bat zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

6 pertsona bi edo gehiagoren arteko abenikoa.

Ordain haiek bi alderdien arteko abeniko baten bitartez egiten ziren; horregatik, herri barbaroen kodeetan, ordain horiei konposizio deritze.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Gizon baten biziagatik ezarritako konposizioaren tamaina, hortaz, haren pribilegio handienetako bat zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Konposizio nagusia hiltzaileak hildakoaren ahaideei ordaindu behar ziena zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Barbaroen legeetan aurkitzen diren konposizio guztiak gorputz-zigorrei erantsitako interes zibilak baizik ez zirela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus