Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konplizitate 1 iz

-Kanta pare bat bakarrik -esan du konplizitate bila.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Neurrien gogorra elizari bazegokion ere, lotsa gabe bilatu zen agintari zibilen konplizitatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Marujari so egoten saiatzen da, emakumearen konplizitatea bilatu nahian.     «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Kontsumo gizartearen zutabeak dardararazten dituen kritika, ironia, umorea, gogoeta, irudiak eta abar, irakurlearen konplizitatea eskatu eta lortzen dutenak.  Herria   2002-10-24

Jainkoaren nahiak eta jendearen sofrikarioak halako konplizitate bat moldatzen baitzuten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Halako konplizitate bat sumatzen zuen Klararen eta txalupariaren artean, eta konplizitate hartatik kanpo sentitu zen bera.     «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Maitasunaren esperantza konplizitatean hasten den jakitun, ez zidan konplizitaterik oparitu nahi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Konplizitate platoniko horrek zenbait hilabete iraun zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Sadetarren etxean antolatzen ziren orgia hauek bere emaztearen konplizitatearekin egiten ziren, eta apaiz baten partaidetzarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

Gustatzen ez zaizun irribarre berria Luisengan, konplizitate ustezkoaren irribarre ziurregia.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 127. orr.

Igorle eta hartzailearen artean ehuntzen den ezkutuko konplizitate hori ikaragarri indartsua da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Vichy-ko gobernuak naziekin izan zuen konplizitatea zela eta.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Ezagun zen bien arteko konplizitatea, barrako bi aldeetako lubeltzean urte luzez ondua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

-Ederra sartu zenion gaixoari -gaitzespenez baino areago, konplizitatez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Hotzagoa bata, konplizitatez babestua bestea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik konplize 2.

Konplizitate keinu batez erantzun nahi izan zion Olatzek Martaren konfesioari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Elkartasun eta konplizitate keinuak jaso ditugu Espainiako leku askotatik.  Berria - Mundua   2004-03-25

Natxok konplizitate keinua egin dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Hamabost urterekin izaten den konplizitate puntu hori lortu genuela esango nuke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.

Gogoratu nuen igande batean, orain hiru aste, ez gehiago, nolabaiteko konplizitate itxura antzeman nuela gauzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.

Konplizitate giro horretan hainbat pasadizo izan zituzten hizpide bi politikariek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Konplizitate harreman berezia sortzen da antzezlearen eta ikusleen artean.Solidaritate edo konplizitate sentimendu bat besterik ez da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Inoiz ez nien ez aparteko hizketarik, ez konplizitate arrastorik sumatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Ez da irakurleari zentzu bikoitz bat adierazteko eta konplizitatearen plazerra eskaintzeko, nik arbuiatu egiten baitut edozein konplizitate era, nostalgia dela, patetismoa dela, iraina dela.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Horrek guztiak konplizitate elementuak sortu ditu Estatuan.  Berria - Mundua   2004-03-25

3 konplizitatezko izlag

Konplizitatezko barre mota bat zen, hala iruditzen zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

"Nicht wahr, Herr Offizier" itzuli zen helduen konplizitatezko irribarre xumearekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Zapata garbitzailearen eta zure artean ez da begirada samurrik edo konplizitatezkorik izango, ez diozu irribarrerik eskainiko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus