Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlojua eta antzeko mekanismo konplexuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.
Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Molekula konplexuak matxuratu direnean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.
Afrikatuak hots konplexuak izan arren unitate bakunak direla euskal fonologian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.
Eraikuntza-joko konplexu baten antza du gorputzak; giltzadura lokaz elkarturiko makila zurrun askoz osaturik dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Mutur batean, kontrol-kaxa konplexu bat zegoen, hodi sendo batzuen bidez armairu bati lotua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Aldagai bat bakartzeak, aldagai konplexua izanda ere, ez baitu inolako zentzurik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.
Gainera, aldagai konplexu gehiegi zegoen beti horrelako ekuazio batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.
Margolan gutxik ageri dute, analisi sakon bat eginez gero, egitura geometriko konplexu eta erregularrik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.
Gramatikaren deskribapenerako behar ditugun ezaugarriak dauzkaten formaldatzeen algebra arras konplexu baina guztiz naturala gara dezakegu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 68. orr.
Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.
Gizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.
Emakumeak benetan izaki konplexuak gara. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.
Oso gizarte konplexuan bizi gara eta asko dira etengabe iristen zaizkigun berriak, datuak, etab. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.
Sarri ahazten dugu gatazkak konplexuak direla; arazoen atzetik gizakiak daudela. Berria - Kultura 2004-09-23
Beraz, konplexua da auzia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Saia gaitezen auzi konplexu honetan zertxobait sakontzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.
Balioen unibertso konplexuan ordena edo sistema bat lortzeko saioak asko eta oso diferenteak egin dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.
Ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.
Bere etorkizuna baldintzatzen duen egoera konplexu baten aitzinean dago. Berria - Kultura 2004-04-11
Kalkulu benetan luze, konplexu eta, egia esatera, gertagaitz baten truke. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Formulazio ekonomiko konplexu eta garatuenetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.
Alkimia-eskuliburuen hizkera konplexu hark iragartzen zuenetik ezertxo ere ez zen gertatzen ari. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.
Bizitza bera bezain sinplea eta konplexua. Berria - Kultura 2004-01-20
Eragin-truke konplexuzko sistema bat da beti. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.
Itxuraz urri eta trakets diren hizkuntzek lehengaia eskaintzen dute kultura landu eta konplexu baterako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 49. orr.
Nobela luze eta konplexu hau (nik baino gehiago dakitenek esan digute "irakurketa bat baino gehiago" daukala) 1939-1947 aldiaz ari da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.
Ikasle txarra nintzen eta konplexu handiak nituen matematiketan inbalierra nintzelako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.
Konplexu anitz ditugu nafarrek, eta ez dugu zertan eduki. Berria - Kultura 2004-03-30
Nire izaera konplexuz betea zela medio, uste dut gehiegi lehiatu nintzela neronek ordaintzeko, gonbita berea izan zen arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.
Urteetan zehar euskaldunon baitan sorturiko konplexua desagertzea nahi dugu. Herria 2005-02-27
Konplexu gainditu gaberen baten arrastotzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.
Sotana janztea zuela don Estebek bere hankaluze-konplexua gainditzeko sendagairik onena. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.
Gutxiago zaren konplexua duzu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Ausart, bat batean gutxiagotasun-konplexu hura gainditu balu bezala. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.
'Gehiagotasun-konplexua' eratzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Edipo konplexua... Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.
Espainolen konplexu eta amorru antifrantsesa Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.
Orain berreskuratu dugu Cristo Rey konplexu ederra, arkitektura aldetik oso polita den lekua. Konplexu proteikoak eratzeak -batzuetan, oso bolumen handikoak- areagotu egiten du aukera hori. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.
Ez diot sekula galdetu Sedanori zertan datzan errudun konplexua, baina ziur naiz nire neurosi obsesiboari egotziko liokeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
Erruduntasun konplexu judeokristauak hor zirauen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.
Eta halaxe egon zen, egun batzuetan, erruduntasun konplexu baten menera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.
'Gehiagotasun-konplexua' eratzen ari zen, India ikusten zuelarik ez bakarrik erakunde txar eta usteldutako jendea zuen herrialde bezala, baita berez hobetzeko gai ez zen herrialde bezala ere... Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Euskaldunek topagune erreferentzial bat izatea, gutxiagotasun konplexua gainditzea. Berria - Kultura 2004-12-14
Eta bere gutxiagotasun konplexuak okerrera egin zuela XVII. eta XVIII. mendeko Frantzia handi haren aurrean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 50. orr.
gutxiagotasun konplexua pairatutakoek behialako garaipen egiazko eta alegiazkoetara jo zutela, edo beren kulturaren dohain inbidiagarriak aldarrikatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 51. orr.
Atera zitekeen zenbaki negatibo baten erro karratua, zenbaki konplexuen eremuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
Zenbaki konplexu bat egiteko, bi zenbaki erreal behar ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
(2, 0) bikotearekin, berriz, 2 + 0i zenbaki konplexua eratzen zen; alegia, 2, besterik gabe! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
Beraz, zenbaki konplexu bereziak ziren zenbaki errealak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.