Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konpasio (orobat konpasione) iz errukia.
Aljerian ikasi nuen naski urrikalmendua, konpasioa eta berdin ohargabean pentsatu sentimentu hori dela sufrimenduaren justifikazio bakarra. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira eta solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 76. orr.