Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konpainia (orobat konpania g.er. eta konpañia g.er.) 1 iz lagunartea.

Urruti utzi nahi ditu jendearen konpainia eta konpainia horretan beti, baita egoerarik onenetan ere, sortzen diren ika-mika eta urratuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

-Pozten nau hemen konpainia aurkitzeak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.

Kafe laburra, konpainia hain baitzen atsegina.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Hementxe izan genuen lehengo gau batean, konpainia eta guzti, sukaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Mamuaren konpainia ere ukatu egin ziotela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 150. orr.

Beatrizek beti laket izan zuela Alvaroren konpainia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Zure asmo garbia eta xalotasuna ezagutuko ez banitu, oraindanik bertatik gorrotatuko nuke zure konpainia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

Naturaren konpainia isilean nago eta nabil.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 23. orr.

2 (izenlagunekin)

Lubis konpainia ona da, horretan ez dago zalantzarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Edozein leku nik gogoko, konpainia onean izanez gero.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Ez zen adimentsua izan beharrik konpainia onean iragan zituzkeela asmatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Konpainia oneko bidelagunak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.

Iluntzero etxean, zintzo-zintzo, arratseko seiak eta erdietarako, eta hain da konpainia ona, hain alaia eta argia, alajaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Eta konpainia bitxia zela hiru miliziano obispo batentzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Konpainia bikainean negok, pozak zoratzen, barrez eta alai.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.

Ez da konpainia ederra [izotza], batez ere, zahartzaroan aurrera joan denarentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.

3 oinezko gudari taldea, ehunen bat lagunek osatua, kapitain baten agindupean dagoena.

Garaile-uste eta geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Gudarien batailoi bakoitzean lau kaperau izaten zirela, hau da, konpainia bakoitzeko bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Zangoza errendiarazi berri zuen aragoiar konpainia batekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Guk, aldiz, konpainia bakar bat bera ere ezin dugu galdu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 105. orr.

Zenbait konpainia karlista portura atera ziren erasoari ekiteko prest.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

· Barruan sartu zen polizia armatuaren konpainia oso bat  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 234. orr.

4 antzerkiaz mintzatuz, taldea.

Halako batean, konpainia italiar txiki bat etorri zen Vilniusera, eta Monteverdiren Lamento d´Arianna eskaini zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Bere konpainiaren eta beste konpainia askoren antzezpenetan jasotako esperientzia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.

5 merkataritza sozietatea. ik enpresa.

Seven Seas Spray ontzia Cardiff-eko konpainia batek erosi zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Yumimoto konpainiako langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 16. orr.

Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-agente harraparietatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

Konpainiako detektibeak inguru hauek miatzen ari dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

1999. urtean merkaturatu zuen MSD konpainiak Vioxx sendagaia.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Egungo produktu tipikoak, aitzitik, halako enpresan bat-batean sortu, lehiakideek formula elkarri kopiatu eta berehala merkaturatzen dituzte konpainia handiek Konpainia handiak handiago egiten dira beste konpainia handi batekin elkartzen direnean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Unibertsoko konpainia handienetako bat zen Yumimoto.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.

Greg Coates konpainia ingeles handi bateko exekutiboa zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Konpainia multinazionalei eta nazioarteko finantza erakundeei.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Baldin eta estatu batean akzio ugari lituzkeen konpainia bat sortuko balitz, eta hilabete batzuetan akzio horiek lehen erosketatik hogei edo hogeita bost bider balio handiagoa lortuko balute [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Unibertsitate publiko (Berkeley, adibidez) edo pribatuetan (Stanford, esaterako) eta konpainia pribatuetan egin duten lanean konputagailu eta programa konplexuak erabiliz 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Filipinetako Tabakoen Konpainia Nagusia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeren, handik gutxira, soldadu konpainia erdi bat agertu baitzen Vianako aldetik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Antzezle konpainia bat zen bidez aldatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Gizon armatuen multzoa baino, antzerki konpainia dirudi gehiago: iluntasun eta itzal artetik argira, bizitzaren azpi-azpian ezkuturik dagoen anabasatik ordena geometriko berrira doan komediante-konpainia. iazko udan biran ibili zen errepertorio-konpainia hari...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Antzerki Konpainia bateko antzezle gaixoen ustekabea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 149. orr.

Publizitate konpainia batean egiten zuen lan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

Aseguru konpainia bateko diru kobratzailea zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Beren agintarien bermearekin jarduten zuten: hala elektrizitate konpainia nazionalak Frantzian 1970eko hamarraldian, eta garapen- bidean zeuden herrialdeetako enpresa asko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Taxi konpainia horiek lehentasuna zeukaten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 160. orr.

New York Central tren-konpainiako langileen zabarkeriaren erruz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Antoine de Saint-Exupéry idazlea zegoela, orduan Latécoère aire konpainia frantseserako lanean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.

Aire hegazkin konpainia ofiziala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Guarda nazional konpainia baten geriza sendoarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

7 -en konpainian -en lagun duela.

Kontrabandista famatu baten konpainian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Taberna batean egon nintzela hitzordura bitarteko denbora guztian, agure baten konpainian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

Ogi, ardo eta txorixoaren konpainian kontu zaharrak aletzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Getariako kaian, Zarauzko plaiatik ez hain urruti, Mikel Lasaren konpainian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Ikusgarri hunek eremanen gaitu munduan gaindi, pertsonai harrigarri batzuen konpainian.  Herria   2003-03-13

8 Jesusen Konpainia Jesusen Lagundia.

Eta espainolaren ondotik, Jesusen Konpainia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Baina Jesusen Konpainia uztea erabaki zuen, han zelarik, 1935ean.  Berria - Harian   2006-01-26

Jesusen Konpainiak buru ezin burutsuagoak dituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 627. orr.

Nola ez aipa, bestalde, XVIII. mendeko aita Larramendi gipuzkoarraren idazkiak eta asmoak, Bohemiako txekiarren hizkuntza eta kultura berpiztu zituzten Jesusen konpainiako haren lagunen lanekin konpara genitzakeenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

9 konpainia egin lagun egin.

Begoña arratsaldero joaten zitzaion konpainia egitera, hiruretatik bostak arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Arropak pertxa batean bere sudurraren gainean dilindan ikusteak konpainia egiten zion, norbait zegoela berarekin irudikarazten zion komedianteari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

Zergatik galarazten diete aitek alabekin ezkonduko direnei, hain kontu handiz, haiei konpainia egitea eta haiekin tratu arrunta izatea? haren ondoan idia, astoari konpainia egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 167. orr.

· Eta konpainia polita egiten ziok Denverri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.

Bakarrik daudenengana joaten naiz, eta konpainia pixka bat egiten diet.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 68. orr.

Bere orduko bizimodua kontatu zidan: aulki hartantxe eserita, irratiak egiten ziola konpainia handia, periodikoa nola irakurtzen zuen, eta hola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 13. orr.

10 konpainiako animalia lagun egiteko animalia.

Onartzen dinagu olagarroa konpainiako animalia bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

Konpainiako animaliarik ezin zuelako eduki ziegan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Han geratu zen pianoa ere, animalia barroko hura, Osaba Tomen etxolako sagua kontatuz gero itzaletan abandonatzen genuen bigarren konpainiako animalia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus