Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi partehartze publikoaren ideia orokorrarekin geratzeko eskatuko genieke irakurleei, bestelako konnotazioak ahaztuta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Horregatik du egun ere erretorikak halako "hitz-jario hutsalaren" konnotazioa, 'erretolikaren' usaina alegia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.
Esandakoari esanahi berriak bilatzeko, esaldirik sinpleenean konnotazioak asmatzeko. Berria - Kultura 2006-04-30
Irudi orok konnotazio asko bideratzen du, kode batzuen jokoaren arabera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.
Niretzat zalantzarik ez dago cocuyo delakoa, euren hizkera arruntean, konnotazio eta iradokizun sexualez mukuru zamatutako hitz markatua izango dela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
"Itzala" hitzak leku gehienetan dituen konotazio txarrak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Eskutitzak konotazio politikoz beteta daude. Berria - Kultura 2006-02-08
Koitoak, beraz, harrezkeroztik, autoafirmazio, nagusikeria eta botere konnotazioak hartu zituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.
Izan ere, bouc akerra da, bai, Anboton-eta aurki daitezkeen ahuntz potrodrun horietarikoa... gazteleraz duen konnotaziorik gabea baina. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.
Aldi berean ikuspenaren aldetik zentratua eta konnotazioaren aldetik kalifikatzailea den ikuspuntua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.
Gaur egun irri edo trufa konnotazioak izaten ditu gehienbat prozedura honek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.
Zeinu plastikoek [...] beren adierazpen-planoa eta beren eduki-planoa izan behar dute, eta denotaziozko eta konnotaziozko adieraziak bideratu behar dituzte. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Hitzaren beste bi zentzuak koadratzeak dituen beste balio batzuei, konnotaziozko balioei, ere badagozkiela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.