Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konde (orobat konte g.er. eta kunte g.er.) 1 iz aitoren semeen hurrenkeran dukearen ondoan datorrena.

Dukeak zenbait konde izaten zituela bere mende, nahiz eta baziren gainetik dukerik ez zuten zenbait konde ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Aurrez duke, konde, baroi, apezpiku, abadeen artekoak epaitzen zituen, edota erregearen eta mendekoen artekoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Aspaldiko baroiak konde bilakatu zituen erregeren esker onak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

Herri hartako nagusia konde bat zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Ilehoriaren familiakoak konde haren zerbitzura zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Kondeak lapur bat bere aurrera eramateko agindu eta obeditu ez ziolako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Erregeak hiru basailu-mota bereizten ditu: erregearenak, apezpikuenak, kondearenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Kondearen jurisdikziopean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Kondeak heriotza-zigorra eman zezakeen, askatasunaz eta ondasunak itzultzeaz epai zezakeen, eta zenturioiak ezin zuen halakorik egin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

Konderriak kondearen semeei emango zitzaizkiela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Haren seme Antonio zen orain, erregek konde egin berria, leinuko burua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Adineko konde inperial alargun bat.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.

Buffon konde dontsuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 75. orr.

Drakula kondearen gaztelua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Halako batean, hautua egin eta konde batekin ezkondu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Lehenengoen buru Fernando Ruiz zen, Kastroko jaun kondea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.

Egun haietan aditu nuen lehen aldiz Montgommeryko konde Gabriel de Lorgesen izena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Konde baten etxea omen duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Nire Jaun guztiz agurgarria den Gillermo, Devonshireko Konde txit gorenari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Morrontzan aritu eta gero, konde-tituluren bat eman ohi zieten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Atezainak berak jeneral handi baten itxura zuen: makila urrekara, konde-aurpegia, ondo gizenduriko dobazakur potoloa ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berryko konde (3)

jaun kondea (4); mirasol kondea (4); touraineko kondea (3)

gercourteko kondeak (3); mantillanako kondeak (5)

mantillanako kondearekin (3)

dukearen eta kondearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus