Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntzalaritzak, beraz, bi ordenatako elementuak konbinatzen diren esparru mugakidean dihardu; konbinaketa horrek forma bat sortzen du, ez substantzia bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.
Ia ezinezkoa da sonanteen kontua eztabaidatzea, fonemen konbinaketak eraentzen dituen legeak modu zehatzean atzematen ez badira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
Bi postu, lau hautagai Arteta, Alkiza, Alonso eta Aranburu, eta jada konbinaketa guztiak agortu ditu. Berria - Kirola 2004-11-25
Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 88. orr.
Ez zait inoiz konbinaketa ona iruditu marmeladaren gozoa eta mariskoaren gazia. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 66. orr.
Nire aburuz, desagertuak aukera bien arteko konbinaketaren emaitza dira. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.
Musika matematika da, matematika alai jostalaria, matematika eroa, musika-noten arteko konbinaketa infinitua izan baitaiteke, ezin zenbatuzkoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.
Laboratorioan konbinaketa kimikoak nola, halaxe ahalegintzen zen dotrina konbinaketak egiten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Ba da inork uste duen baino konbinaketa parada gehiago, hain zuzen horietarik anitz ikusiko ditugu Baionan muntatzen ditugun esku dantza topaketetan ekaineko 9 eta 10-etan. Herria 2001-05-31
· Prest da diruaren sartzeko garraio konbinaketa sistemetan: kamioiak itsasuntzietan ezarririk bidaiatzeko, edo Mugerren bezala trenetan garraiatzeko. Herria 2003-11-27
Noizean behin esnatu, maletatxoa ezkutuan ireki zenbaki-konbinaketa jakin batez, eta xarabe-potoa eta pilula mordoa ateratzen du. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 170. orr.
Zein osagarri konbinaketaren bitartez? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.
Faktore konbinaketa lehergarria gertatzen da han: Txinako ekonomiarik liberalena, krimen maila handienetakoa eta prentsa erasokor eta independenteena. Berria - Gaiak 2004-10-17
Jolasak dakartzan literatur konbinaketen mugagabetasuna eta idazlearen beraren literatur ahalmen eta ezagutza erakusteaz haratago, beste zerbait da liburuari gaurkotasuna eta irakurgarritasuna ematen diona: umorea, alegia. Berria - Kultura 2006-03-21
Kontsonante trabari ahostunek ere eskaintzen dute zarata eta hots konbinaketa interesgarria. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.
Lerro konbinaketa berri bakoitzean asmatu uste izaten zuen sortzeko modua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Luze gabe, bozgorailuetatik bidaiariei beste norabide konbinaketa bat hautatzeko aholkatu zaie. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.
Laboratorioan konbinaketa kimikoak nola, halaxe ahalegintzen zen dotrina konbinaketak egiten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Tasun-konbinaketa batzuk beste batzuk baino hobeak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.
(15. min.): eraso konbinaketa Miarritzek. Berria - Kirola 2006-04-23