Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eritasunak hautsi zion bihotza. eta nahi izan zen konbertitu. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 221. orr.
Nola San Antoniok arrainei predikatu zien eta, miraria ikustean, nola heretikoak konbertitu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.
Konbertitu berri den orok eskatzen duena eskatzen du Frantziskok ere: "fede zuzena, itxaropen ziurra eta maitasun betea". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.
Konbertitu berritan hiru liburu idatzi nituen gai honetaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 337. orr.
· Jesus gure etxean sar dadin, haren aintzinetik kendu behar ditugu traba guziak; behar dugu konbertitu, bihotz-berritu. Herria 2002-12-05
Baldo, Ebanjelio-bizitzara konbertitu aurretik, Lyongo laiko ezkondua zen, merkataria eta aberatsa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Zibilizazio hau azkenean deuseztatu egin zen islandiarrak kristautasunera konbertitzearen ondorioz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Klovis Frankoak, adibidez, [...] katolizismora konbertitu ondoren, Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
· Siriako gudu-zelaietan kaliferriaren agintepeko lurrak inbaditzean Islamera konbertitu ziren turkiar barbaroak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
Ekialdeko Bengalan hinduismora konbertitu berriak ziren paganoen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.
Mundua komunismora konbertitzeko eginkizuna kilikagarriagoa zen munduan irabaziak egiteko edo greba egiteko eskubidea babestea baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
Nola San Frantziskok bi ikasle konbertitu zituen Bolognan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.
Memento batez misionest nahi bainuen ere egin, eta urrunean jendea konbertitu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 36. orr.
Apeztu nahi nuela, nabari, baina zertako ez paganoak konbertitu? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 74. orr.
Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, [...] beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.
Konbertitu helenikoen politeismo eta idolatriari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Behin errugabetasun aitormena eginda, Gustavo Duranek konbertitu berriaren fedea erakutsiko du aspaldiko alderdikideen ehizan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 204. orr.
Konbertitu edo "arnegatuok" erresuminkor zulatzen ikusten ditugu besteon kontziente eta inkontziente "zikinen" [...] barruetaraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 160. orr.