Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sexualitatea plazerarekin, jolasarekin, komunikazioarekin, samurtasunarekin eta maitasunarekin lotuta dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.
Jolas sexualak komunikaziorako bidea zabaltzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.
Ahozkoa ez den komunikazioa, hau da, keinuen komunikazioa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.
Hizlariaren eta entzulearen arteko komunikazioa zapuzten duten egoerak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 161. orr.
CIAren eta FBIren arteko komunikazioa eskasa dela-eta informazioa interpretatzeko arazoak dituztela ondorioztatu dute. Berria - Mundua 2004-07-23
Gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Ez bakarrik Internet: komunikazio eta informazioaren inguruan gertatzen ari den guztia da aski harrigarria. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.
Arriskutsua zen bai gurasoentzat eta bai niretzat ere elkarrekin harremanetan jartzea, eta baztertua genuen bai telefonozko baita gutunen bidezko komunikazioa ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 218. orr.
Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.
Interneteko komunikazio oro espiatzen duen sare erraldoia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.
Bi pertsona elkarrekin komunikazioan jartzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.
Erantzun gabe eten nuen komunikazioa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Komunikazioak etenda zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Komunikazioa galduta dugu, baina errekuperatzeko asmoarekin idazten dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.
Emakumeen arteko komunikazio mutua, naturaren misteriorik handienetakoa, nire aburuz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.
Komunikazio partehartzailea mito bilakatu zen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Komunikazio totala utopia bat da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.
Gizarte zibila bera da protagonista nagusia hemen proposatzen ari garen komunikazio eredu berrian. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.
Hizkuntza, ezer izatekotan, komunikazio tresna da, Komunikazio-ekintza antolatzeko gaitasunak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.
Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.
Ikusmenean soilik oinarrituriko komunikazio prozesua simulazio hutsa da, komunikazio-kodeen prostituzioa, mendeetan atzera egitea, arrazionalismoaren aurreko garaietara bueltatzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.
Ze metafora darabilzki bertsolariak, ze argudiaketa-modu, ze komunikazio estrategia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 28. orr.
Komunikazio hizkuntza eraginkorra. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.
Handia da formulen komunikazio-garrantzia haren [Amurizaren] bertsoetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Sor ditzagun komunikazio sareak, eta elkar gaitezen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.
Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.
Globalizazioaren eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKTB ) aroan, informazioaren ugaltze izugarria manipulazioen hazkunde esponentzial bilakatu da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.
Komunikazio-ezintasun guztiak baino sakonagoa da ontzikide babeldarrek bizi duten elkartasuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.
Ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate kontuak irakasten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Politikarien komunikazio arduradunak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.
Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.
Gramofonoa edo irratia bezalako masa-komunikazio moduen presentzia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Venezuelan egon zen bitartean Latinoamerikako Herri-Komunikaziorako Tailerrak sortu zituen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.
Irratilariak ikus-komunikazioan jarri behar ditugu entzuleekin. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
Ia ziurtzat eman daiteke estatu unibertsal batek buru-komunikaziorako baliabide ofizialez hornituko zuela bere burua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.
Geroztik, aire, autobus eta trenbide komunikazioak ireki dituzte, harreman diplomatikoak indartzeaz gain. Berria - Mundua 2004-06-13
Ez genuke nahikoa ontzi jende gehiago sartzeko, [...] eta gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.
Legeak «erregulazio osoa» emango du bidaiariak errepideetatik joatea ahalbidetzen duen alorraren gainean, «komunikazioena sektore estrategikoa izanik, garapen ekonomiko eta sozialarekin guztiz loturik». Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Horrelako azpiegitura bat [Euskal Y-a] gure herrian eginez gero, Astigarragak komunikazioen gune estrategiko izaera berreskuratuko du. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Urruntzearen hirugarren kausa India eta Ingalaterra arteko komunikazioen bizkortzea izan zen, horrela britainiarrek sarri bidaia baitzezaketen hara eta hona eta ingeles lurrean kokaturiko etxe batean helbideratuta egon psikologikoki. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Aztertua du Templek gai hori, eta komunikazio bat idatzi du hartaz, klasiko bilakatu dena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
18:15-19:30 komunikazioak. Berria - Euskal Herria 2004-09-30
eako komunikazio arduradunak (6); eako komunikazio idazkari (4); elako komunikazio arduradunak (5); euskarazko komunikazio taldea (9); euskarazko komunikazio taldeak (4); euskarazko komunikazio taldeko (10); garraio eta komunikazio (10); gizarte eta komunikazio (15); harreman eta komunikazio (4); informazio eta komunikazio (16); kataluniako komunikazio saria (5); komunikazio arazoak (9); komunikazio arduradun (25); komunikazio arduraduna (16); komunikazio arduradunak (46); komunikazio arduradunarekin (4); komunikazio arduradunaren (7); komunikazio bide (12); komunikazio bideak (8); komunikazio bulegoan (5); komunikazio bulegora (4); komunikazio ekintza (6); komunikazio enpresek (6); komunikazio eredu (4); komunikazio eskubidea (5); komunikazio esparru (4); komunikazio esparrua (8); komunikazio esparruaren (6); komunikazio eta informazio (5); komunikazio eza (4); komunikazio falta (17); komunikazio gaitasuna (4); komunikazio greba (4); komunikazio hizkuntza (5); komunikazio idazkari (15); komunikazio idazkariak (14); komunikazio idazkariaren (5); komunikazio kanpaina (4); komunikazio kontseilari (6); komunikazio lana (5); komunikazio modu (5); komunikazio mota (7); komunikazio plana (4); komunikazio sare (4); komunikazio sarea (5); komunikazio saria (5); komunikazio sistema (5); komunikazio talde (8); komunikazio taldea (11); komunikazio taldeak (9); komunikazio taldearen (4); komunikazio taldeko (13); komunikazio teknologiak (6); komunikazio teoriako (4); komunikazio tresna (10); komunikazio zerbitzuak (6); komunikazio zientzien (17); komunikazio zientzien fakultatean (4); komunikazio zientzien fakultateko (11); kultura eta komunikazio (6)
bestelako komunikazioa (18); komunikazioa errazteko (5); komunikazioa eta elkarlana (4); komunikazioa eten (4); komunikazioa hobetzea (4); komunikazioa lantzeko (4); komunikazioa lortzeko (4)
bestelako komunikazioaren (7); informazioaren eta komunikazioaren (4); komunikazioaren teknologia (4)
komunikaziorako estatu idazkari (6); komunikaziorako gaitasuna (5); komunikaziorako tresna (6)