Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Polita izango zen zuen aitak kanpaia hartuta kanpandorrera igotzeko zein komeria ibili zituen ikustea. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 167. orr.
Aitak ordurako bilatua zion andregaiari ezetz esan zion, eta orduan izan ziren komeriak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.
Eta orain datoz komeriak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Hortik aurrera hasi zituan komeriak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 157. orr.
Izotzarekin komeriak izango ditugu. Berria - Harian 2005-01-26
Bai, zuei edaten utzi, eta gero komeriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Jendeak diru handiak mailegatzen ditu, eta gero txikiak emateko komeriak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Astero-astero daukagu komeria berbera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Hau da komeria hau! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Izan ere, hau komeria izkiriatzen ez jakitea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.
Eta ondoren, hamaika komeria... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 270. orr.
Komeria dezenteren ostean, baina iluntzerako Murtzian ziren guztiak. Berria - Kirola 2004-02-29
-Neska bat, kazetaria dela eta Mikel Arreserekin hitz egin nahi duela eta ez dakit zer komeria -ahotik urrunduta aurikularra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.
Komeriak komeria, garrantzitsuena taldearen ibilbide ona da. Berria - Kirola 2004-02-07
Bigarren zatian ere komeria franko. Berria - Kirola 2006-02-09
· Primo de Riveraren diktadura etorri zen gero, bozketarik eta komeriarik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.
Ikasgela zabaldu zuten, eta ikasleak komeria entretenigarri bat ikustera balihoaz bezala hasi ziren sartzen, presakatuz eta elkarri bultza eginez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.
komeria berbera (4); komeria franko (3); komeriak komeria (3)
komeriak izan (17); komeriak izan zituen (7); komeriak izango (6); komeriak izaten (9); komeriak komeria (3); komeriak kontatzen (3)