Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
24 urtez frantziskotar komentu batera bildu zen Monforten, Valentzia aldean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.
Jeronimoen komentu itsugarriro eder eta handiustearen ondora garamatzate. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 34. orr.
San Anton komentuaren murruak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.
San Anton komentuko hondakin ederrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Komentuko kalostrapean putzu baten muntatzeko. Herria 2003-05-01
Komentuko lurretan ehortzia izan nahi zuela. Herria 2003-05-01
Egun guziez komentuko kaperan entzuten zuen meza. Herria 2001-09-06
Belokeko komentuan arrastatu zuen Gestapoak. Herria 2003-04-24
Urbinoko anai Servodiok -orduan Anconako komentu zaharreko goardiano zenak-, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.
Lizarrako eliza eta komentu guztietako erloju-kanpaiak entzun nituen ilara azkengabean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 202. orr.
Euskal Herriko beste komentu askotan bezala, San Salbadorreko kaputxinoenean ere aterpea eman zitzaiela euskal erresistentzian zebiltzan hainbat gazteri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 44. orr.
Komentu horiek dira izpiritualitate mistikoaren benetako zentroak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Etsipenera eta komentuan sartzera behartuko baninduzu ere, [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.
Komentu erretzen harrapatu duten anarkista. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.
Komentu barruko patioan zehar ari ginen paseatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.
Galdetu zion berriz, nor zen orduan komentuko buru. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 61. orr.
Komentu ohia zegoen karrikara sartu aitzin, geldialdi bat egin zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.
Gaztelu berria eraikitzera komentu lurreratuaren tokian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.
Lehen, komentuetako egongela edo pasabide guztietan aholku batzuk letra larriz idazten ziren horma paretetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.
Agerian zituen etxe guztiak komentu izan zelako arrastoak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.
Sukaldera ematen zuen leihatila bat zeukan, tornu batekin komentuetan bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.
Albiko Klaratar seroren komentuan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Alaba komentu batean sarrarazi zuela, bortxaz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Komentua du alarguntsa batek egiazko aterbe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 462. orr.
Komentu eta monasterioak debekatu zituzten, aspaldiko egoiliarrak, bereziki serora zaharrak, han geldi zitezen onetsi zuten arren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
Jende tirokatze, eliza eta komentu erretze eta horrelako abrekeria edo basakeria frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.
Bi lorategi zeuden; bata nesken ikastetxe batekoa, bestea fraide komentu batekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.
Non da emazte komentu hurbilena? -tematu zen gaztea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Bazituen bi arreba serora komentu bortitz batean zerratuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
Bere sermoi eta hitzaldi gehienak [...] Rhin Garaian zehar zeuden moja-komentu ugarietan aletuz doaz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Alcobaçako Erret Komentuko artxibategian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.
frantziskotarren komentu (3); komentu batean bizi (3); moja komentu (6)
san frantzisko komentua (7); santa teresa komentua (3)
asisko komentuan (3); belokeko komentuan (4); komentuan bizi (5); komentuan bizi zen (4); komentuan sartu (5); komentuan sartuko (4); moglianoko komentuan (3); seroren komentuan (4); ziburuko komentuan (3)
komentuko aldarearen (3); san frantzisko komentuko (3)
komentura eraman (3); komentura heldu (3); komentura iritsi (3); komentura itzuli (5)
komentutik atera (3)