Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziako Armadako komando batek ekologisten ontziko belak urratu zituen labanez. Berria - Gaiak 2004-10-05
1999an Öcalan buruzagi kurdua atxilotu zuten turkiar komandoek Nairobin. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.
Hara-hona iheslari eta erresistente bila ibiltzen zen komando nazi ibiltari bateko buruzagi bat zen Otso. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 342. orr.
Armada irakiarreko komando bat zegoen autoaren inguruan, armak guri begira. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 100. orr.
Ekintzaile islamikoen komando batek. Berria - Mundua 2004-12-07
Gau batez komando ezberdinen artean banatu zen dinamita, ekintza berriak planifikatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
ETAko komandoei mezuak helarazteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-08
Tiroketa bat izan zela, halako tokitan, Ertzaintzaren eta ETAko komando baten artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.
Lehergailuak hiru lagunez osatutako komando ibiltari batek jarriak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-29
Komando berezi mugikorrago, txikiago eta eraginkorragoak. Berria - Harian 2005-07-09
Antena errepikagailuetan hainbat bonba jarri zituen komando bateko kidea zela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.
ik komandokide.
Komandoa atxilotu ondoren, polizien itaunketa maleta baten inguruan da. Berria - Kultura 2004-07-17
Tankeak, morteroak, lehorreratzeak, aire-bonbardaketak, komandoen segadak... Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 101. orr.
Sarekada honetarik ere Ildo komando osoa salbatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
Dotzena bat egun hartan kanpalekuan egiten nuen lan, lantegietara edo komandoetara joan aitzin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.
Presoak komandoetara izendatzen dituen bulegoko buruzagia txekiar bat dela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Dachau-ra igortzen zituzten deportatu taldeen artean -aliatuek hartua ez zuten leku bakarra baitzen- frantses komando ttipi bat jin zen, eta gure ondoan ziren block 24ean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.
Kanpalekuko guardien komandoan zen Luxembourgotar bat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.
Bavariako deputatua tallurren komandoko buruzagi-ordea da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Michelet jauna garbiketa komando batean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.
Komando 624erat izendatzen nute, Deutz auzoan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.
Orduantsu jin zen berriz Büchenwald-era Harignordoquy apeza, bere komando lagun batzuekin lan egiten zuen lantegia bonbardatua izan zen eta xehatua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Hamabost bat egunez, komando andana bat joan zen hara hilen bilatzeko eta ehorzteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.
Candanchu aldean [...] elurrolde batek suntsitu zuen militarren komando unitate bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Komandoa isilekoa zenez, nire komando-lagunek bakarrik zekitean ETAn ibilia nintzela, eta haietako inor ez zuan gure auzokoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.
AEBetako Komando Nagusiko bigarren buruak, Lance Smith jeneralak. Berria - Mundua 2004-12-18
etako komando (4); etaren komando (3); herri frontea komando (3); ildo komando (7); ildo komando kideak (3); komando autonomo (13); komando autonomo antikapitalistek (4); komando autonomo antikapitalistetako (6); komando autonomoek (3); komando kideak (6); osatutako komando (4)
bizkaia komandoa (3); ildo komandoa (3)
bizkaia komandoko (7); komandoko kide (5); komandoko kidea (3)