Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi, komandante jauna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 28. orr.
Karabineroen batailoi bateko komandante aritu zen Bizkaian. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Guardia Zibileko komandanteak. Berria - Harian 2005-08-12
Trujillok zin egin zuen Blanco hiltzen zuena kapitain egingo zuela eta kapitaina bazen, komandante izendatuko zuela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.
Afganistango Armadako komandante Khan Mohammedek adierazi zuenez, [...]. Berria - Mundua 2004-05-27
Irango Guardia Iraultzaileko komandante jeneral bat. Berria - Mundua 2006-01-10
Bera zen komandante guztien burua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.
Ratko Mladic komandante ohia epaitu arte. Berria - Mundua 2004-02-12
Armadako bi komandante matxinoren tropek Bukavu hiria [...] hartu zutenean. herria¬
Orain komandante torturatzaile baten amorantea zela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.
Izeta izeneko komandante karlista bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.
Euzko Gudarosteko komandante bat. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 129. orr.
Komandante ona zen, bazekien epeltasuna ematen heriotzari barre egin ahal izateko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.
Komandantearen bulegoa landetxe batean baitago jarria. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.
· Bilboko Epaitegi Militarreko Instrukzioko epaile komandanteak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.
Polikarpov I-16 Nº 2 Ehiztari Eskuadrillakoa, Anton Kovalevski komandantearen gidaritzapean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.
Marinelik gabeko kapitain, komandante eta komodoroz jositako barkuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.
Santiago anaia, berriz, ikasle izan arren, Komandante gradura iritsia zen, omen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Komandante kargua lortu [zuen] erregerengandik Kid kapitainarentzat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.
Komandante mailara iritsi arte. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.
Gerra garaiko Lauaxeta zen marrazkikoa, komandante jantzian eta betaurrekorik gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.
Euzko Gudarosteko intendentzia komandantea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.
Gure bloke-komandanteak lau urte zeramatzan hemen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.
Ikerketa zerbitzuetako beste hiru polizia komandante bat eta bi agente tiroka hil zituzten Diala probintzian. Berria - Mundua 2004-12-04
Alemaniarrek eta eslovakiarrek osatutako Alemaniako Armadako unitate bateko komandante gisa. Berria - Mundua 2004-01-20
Honzík ingeniariaren ondoan konboi hartako komandantea zegoen, Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Serbiako Poliziako Operazio Berezietarako Unitateen komandante zen Milorad Lukovic. Berria - Mundua 2004-05-04
Beste komandante bat genuen konpainiako buru, Buckland lotinanta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Destakamenduko burua pendjabaschi bat zen, berrogeita hamar soldaduren komandante bat, alegia, eta deh-baschi bat zuen laguntzaile, hamar soldaduren komandante soila. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Izan ere, ISSren aurretikoa izan zen MIR Errusiako Espazio Estazioko komandante izan zen sei hilabetez. Berria - Gaiak 2004-04-22
Gerrikoa lotzeko eskatu zien hegazkineko komandanteak bidaiariei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.
Komandante nagusiekin batzartu zen jenerala hirugarren egunean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 196. orr.
Joakin Elio Ezpeleta (1806-1876) militar nafarra bere probintziako karlisten komandante nagusia izan zen lehen karlistaldian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.
Errepublikaren historian [...] militarrak noizbait hezur eta arima euren Komandante Nagusiarekin baturik egon badira, herriarekin, hori gaur gertatzen da hemen, Venezuelako Errepublika Bolivartarrean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.
alias komandantea (10); armadako komandante (4); gudarosteko komandante (3); komandante buru (4); komandante jauna (18)
alejo bilbao komandanteak (3); alias komandanteak (3); bilbao komandanteak (3); oskotz komandanteak (7)