Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koloratzaile 1 izond kolorea ematen duena.
Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 43. orr.
2 iz kolorea ematen duen gaia. ik kolorante.
Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.
Usain-emaile natural eta sintetikoak, koloratzaileak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.
Neutrofiloak immuno sistemako zelulak dira berez, koloratzaile neutroz tindatzen diren zelulak. Berria - Gaiak 2004-06-04
Kolore zuria daukate baina ez dute ahalmen koloratzaile handirik eta honek materialaren kolorea kontrolatzeko aukera eskaintzen du. Berria - Gaiak 2006-03-10