Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolokazio (orobat kolokazino g.er.) 1 iz kokaera, kokalekua.
Asko zaindu dugu obren kolokazioa, bata bestearekin gaizki doazen obrak ondoan jarriz gero eragin erabat negatiboa egingo dugu. Berria - Kultura 2004-04-16
Atzamarren kolokazinoari eta holakoai ez eutsen ardura handirik emoten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.
2 emplegua.
Milaka lanpostu isilpean suntsitu dira, eta pertsona horiek kalean geratu dira, aldez aurretiko erretirorik gabe, beste kolokaziorik gabe, eta kalte-ordain mamitsurik gabe. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Kolokazio agentzietara bidaliko ditu. Berria - Ekonomia 2004-12-09