Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kolko (orobat golko g.er.; ik golko) 1 iz jantziaren eta bularraren arteko hutsartea.

Atera zuen Santxok bere kolkotik karta ireki bat eta honela ziola ikusi zuen dukesak: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Pistola bat atera zuen kolkotik, egunkarian bildu zuen eta sasiartean ezkutatu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

-Orain sar eskua kolkoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 151. orr.

Sugegorria hotzez ikusita, errukitu eta kolkoan sartu zuen bero-tzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Gainerakoa, jaten zuen itxura eginez, kolkoan gordetzen zuen, eskua ahora eramanez egiten zuenaz inor ohar ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Guardia zibilak Markinako karmeldarren komentuan sartu zirenean, kolkoan gorde zituen koadernoak Urionaguenak, eraman ez zitzaten.  Berria - Kultura   2006-02-12

Eskuak jertsepera ekarri zituen, kolkora, lehortzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Luze gabe azaldu zen barriro, kolkoa hutsik eta maleta bizkarrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.

2 (soinean eramaten den jantziaren zati gisa)

Jakanarruaren kolkoak jaso eta belarriak estaltzen saiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.

Haiek ibilerak, gureak, ezpainondo guzia eta ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Legezko bost auziak baino ez -esan zion Ellenek begiak ostrak bezalakoak zituen gizon hezurtsu bati, haren alkandoraren kolkoari hitz eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Eskuan zeramatzan karpetak ohe gainean utzi eta Mikelek pijama gisa erabiltzen zuen nikiaren kolkotik heldu zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

Gitarra-jolea kolkotik helduta oholtzara igoarazteko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Teknikari gibelaundia kolkotik heldu eta etxeraino ekarri dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.

3 bularra; barnea.

Amaren zentzea itxuratzean, gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Zilar koloreko ertzak zituen mantal urdina kolkoaren kontra bermatu zuen gorputz dardaratia babesteko.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Esklabu baten gisa tratatu naute, ezin dut hori kolkotik kendu...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Bihotza kolkoan saltoka.     «Kuskue tanden», 2004 - 59. orr.

Ordu arteko ezinegona baretu baitzion bere kolkoa hustu izanak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Bush batek ere zer duen zinez golkoan jakin nahi lukete.  Herria   2003-03-06

Nathanielek, duintasuna kolkoan gorderik, liburua beste inork jaso ote zuen galdetu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Ederra joan ninduan ba ni Bilbora, kolkoa beteko korapiloarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Kolkoan duena atera arte ez da isilduko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 175. orr.

Harrezkero, izen batzuk eta aurpegi batzuk baino ez zaizkigu geratzen, gure gogoan eta kolkoan daramatzagunak: Erriberako merkatua, Begoñako zelaiak, Arenaleko itsasontziak, eta Gorbea mendia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 61. orr.

-Gorpuzkera? -egin dio bere kolkoari galde-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Neure kolkorako gorde nuen amorruaren logika.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Entzun, kolkoan gorde eta, horrezkero, Xarrienen proposamena Manuel Irujori helaraztea da Jesus Galindezen zeregina.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Goldatutako soroan, eguzkia piko badago, % 88 edo 90 jasotzen du bere kolkorako; beraz, 10-12 islatuko da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.

4 (edukiera neurri gisa)

Mahastiak hain dira bereziak non gizon azkar batek aski lanekin ereman dezakeen mahats-kolko bakar bat bizkarrean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

5 neure, bere... kolkorako neure, bere... artean.

"Bai burugogorra emakume hau!", pentsatu zuen Txitxikovek bere kolkorako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

"Deabruak eramango ahal hau, txerrenkume malapartatu hori!", murduskatu zuen bere kolkorako, haserre bizian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

"Horrelako zazpi zeudek!", neure kolkorako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

"Etxeratzeko tenorea, gainera", neure kolkorako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.

Zer nahi digu atera, zer egin behar du gurekin? -eta gero ahapeka, ia bere kolkorako-: ezer gutxi zait bizitza, hiltzerik ez badaukat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Harako hartan karramarroak izan ziren -esan zuen, bere kolkorako ari balitz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Barre egin nuen nire kolkorako: "o ene... ez da, baina, beharrezkoa!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.

Hatzak teklatuan dantzari, kantatzen hasten nintzen neure kolkorako.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.

Baina eutsi beharra zegok esaten diozu behin eta berriz zeure kolkoari, eta horrela segitu ahal izan duzu aurrera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 38. orr.

6 bihotza kolkoan

Bihotza kolkoan, bertara sartu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Bada, bihotza artean kolkoan, Hotelera joan nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus