Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kokots (orobat kokotz g.er. eta kokotx g.er.) 1 iz gizakien aurpegiaren aho azpiko zatia, eta bereziki honen irtengunea.

Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Kanoia kokots azpian ezarri eta hatz lodiaz sakatu zuen katua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

Sudurraren eta kokotsaren artean ezarri zion eskua Egutxik, eta ahoa itxi zion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.

Gizon gaztea zen eta hazpegi zuzenak eta kokots haragitsua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

Nik higuina zionat jende kokots gabeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Haren aurpegi kokots gabeak sutan amorratzen jarri nain bat-batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

Kokots gaina bizarrez osatutako triangelu batek janzten zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Dar-dar ari zitzaion kokotsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Kokotsetik oratu eta aurpegia jasoarazi zidan, begiak ikusteko: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Karmen zegoen aldera seinalatu zuen kokotsaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Mutilak neska gaztearen kokotsean behera lerratu zituen hatzak, harik eta aurpegia komeni zitzaion pareraino goratu zion arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.

Hotz, behakoa aitzina, kokotsa harro, putzantu koldar haiek mesprezatuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Hankak telegrafoaren mahai gainean zituen, besoak antxumaturik, kokotsa bularraren kontra, lotan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Aurpegiaren isla antzematen nion, kokotsa bular gainaren kontra zuelarik, baina ez aurpegiko zirkinik, edo haren barne-mugimenduen berri emango zidan ezer.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.

Aizkoraz ebakitako kokotsak eta sudurrak, euskal tipo eredugarriak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.

Odola zerion kokotsean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Pitzadura bat ote zen Johnnyren kokotsekoa, ala xulo bat besterik ez, masailezurra aldatzearekin batera desagertuko zena?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 194. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Eta gero kokotsa jaso zidan hatz puntaz: adorea, mutil, adorea, eta jan piku horiek, oraintxe daude-eta onenean!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Berari begira, kokotsa altxatu zuen, kontatzen hasteko aginduz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

Smithers andrea ere altxatu egin zen, eskuak aldakan jarrita eta kokotsa aterata.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.

3 (izenondoekin)

Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen, kokots zorrotza. -Zuek segi ikasten, gogor, ongi ari zarete-eta -ekiten zigun, bere kokots punttaduna ferekatzen zuela-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Irri egiten zion, kokots sendo eta irtena eta besagain lodiak inarrosiz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.

Boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Haren aurpegia, haren kokots zuloduna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.

Xerloak estutzen zituen, kokots bizargabeari tiratzen zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Oso sudur luzea eta oso kokots luzea zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Beharbada eskua normalean baino gehixeago ahaztu zitzaion nerabe haren kokots leun-leun haren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Bazirudien lehen baino itxura hobea zuela: politagoak masailak, erakargarriagoa kokotsa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

· Bere kokots bizar gabea ferekatzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

4 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela)

Deabru begi-txiki kokots-zorrotzaren antza hartu zion ostera Tomek Hucken aurpegiari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

5 kokots alde (orobat kokotsalde) iz

-Jainkoa lagun! eta ezkutariei ere, zaldunei bezala kokots-aldeak garbitzeko usadiorik ez ote da lurralde honetan!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.

Beste mutilek adarra jotzen zidaten haren kontura: nini baten ipurdia bezain soila nuela kokotsaldea eta ez nuela bizarra egiteko premiarik, nahiz eta egia ez izan; edota, nire ahots kirrinkaria zela eta ez zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Ihia baino meheagoa, sudur luze hezurtsu baten jabe, pikorrak nabari kokots aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

6 kokots-bizar iz ik kokospeko 2.

Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Kokots-bizarra atximurkatzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hacia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Giselak uste zuen komunista guztiek bibotea zutela, eta anarkistek, berriz, kokots-bizarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

· Atzeko hormaren kontra zutik, Ryan dago, belarritakodun eta kokots-bizardun mutil-laguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

7 kokots-handi izond (orobat kokotsandi)

Bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Kamioian abiatu eta, aroztegi parean, Jone ikusi zuen: kokots-handia, dotore bere moduan, besapean karpeta zeramala, Tapax buru keinu eta irribarre batez saludatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus