Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerua ezagutzeko, izarren kokalekua jakiteko eta planeten mugimendua atzemateko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.
Hilaren 19an erabakiko dute errauste plantaren behin betiko kokalekua. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Espetxeari dagokionez, bederatzi kokaleku aztertzen ari direla esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Erantzungailuari eman nion neure egoeraren eta kokalekuaren berri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Mahaian jokaera eta kokaleku finko eta beti-batekoak hartu behar ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Lau kanoi handi, kokaleku finkoetan, gazteluko alde bakoitza zaindu zezaten, eta bertze horrenbertze kulebrina, txikiagoak, lekuz aldatu ahal izateko erasoa nondik heldu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala dira. Elizen arteko biblia JrGt 1,70
Baiona Ttipia, herriaren defentsarako eraikitako Gaztelu Berriaren kokalekua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.
Azentuaren kokalekua bilatu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.
Ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.
Reno dute kokaleku liburuan elkarrekin gurutzatzen diren istorio guztiek. Berria - Kultura 2006-04-06
Etorkizunean borroka eta liskar ugarien kokaleku izango zen bailara zabala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Antzezlanek eman diote ohorezko kokalekua literatura unibertsalean. Berria - Kultura 2006-01-17
Herrialde Katalanek eta Euskal Herriak, kokaleku geografiko desberdinak dituztenez, eguraldia aztertzeko sistema desberdinak dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Mendiek esparru sinbolikoa osatzen dute, bizitza basati eta marjinatuaren kokaleku dira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Hala ere, Eszilax eta Polibioren lanetan aurkitzen dugunez, kartagotarrek kokaleku handiak zituzten kosta haietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
izango du kokaleku (3); kokaleku zehatza (5)
azentuaren kokalekua (5); behin betiko kokalekua (3); errauste plantaren kokalekua (6); izango du kokalekua (3); kokalekua erabaki (3); kokalekua erabakitzeko (8); plantaren kokalekua (8); plantaren kokalekua erabakitzeko (4)