Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen koilarakada ahoan eman aitzin, mahaikide zaratatsuetarik bat zutitu zen, oihu sustatzaileen eta txaloen erdian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.
Koilarakada bete hartu dut nik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.
Beste koilarakada bat irentsi du umeak. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Geroz eta txarragoa zen janaria: bi koilarakada zopa, eta okela puska gogor beltz bana; ogia ere neurtuta zegoen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.
Gutxitan jaten zuen koilarakada bat janari bero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Hemen ezagutu dut halaber Zulage kontzeptua, ohiko margarinaz gain saltxitxa edo koilarakada marmeladaren itxura har dezakeena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.
Bost knut kostatzen zen koilarakada. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Azken salda-koilarakada irentsi orduko, leihotik kanpoaldera begira jarri nintzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu, eta martxan jarri zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Izozki-koilarakada bat zurrupatu zuen bere aho biribila nabarmenduaraziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.