Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koadro (2334 agerraldi, 161 liburu eta 635 artikulutan; orobat kuadro 48 agerraldi, 3 liburu eta 29 artikulutan) 1 iz margolana.

Rossetti-ren koadro asko zituen liburuak, baina Beata Beatrix-en ikuskizunak erakarri ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

Ez nuen jarri nahi San Agustinen koadroa aditu batengana alferrik bidaltzeko arriskuan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

El Grecoren koadro batetik aterea zirudien.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.

Caravaggioren San Mateo eta Aingerua koadroaren bi bertsioak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Bada Van Goghen koadro bat gaueko billar-gela irudikatzen duena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Koadroa ez zetorren fundazioaren funts estatubatuarretatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

Azken berrogei urteotako Ingresen atzera begirakorik handiena da eta 79 koadro eta 101 marrazki ditu.  Berria - Kultura   2006-02-18

Koadro inpresionista bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.

20ko eta 30eko hamarkadetan koadro figuratiboak egin zituen.  Berria - Kultura   2004-06-08

Formatu handiko koadro asko saldu zituen, Erakusketa iraunkorreko geletatik paseatzen ari nintzela, izkina ez oso argitsu batean, atentzioa eman zidan koadro bat ikusi nuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Leihoak koadro arraro bat zirudien, goiko aldeko eskuineko angeluan zuen ilargi betearekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Margolari onenek ere ez dute astero koadro on bat egiten.  Berria - Kirola   2004-05-05

2 (hitz elkartuetan)

Ikuspegi bikoitz hori islatu izan da ia beti, bai Passeronen gainbegiratu historikoetan, bai Arnheimek egin zituen koadro-azterketetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

· Gelaren bazter batean, argazki koadroak zeuden piano baten gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.

Eskultura edo pintura-koadroa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

3 eszena.

Frantziskoren haurtzaro eta gaztaroari buruz aurkezten duen koadro guztiz ilunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Metodo groteskoa baliatuz, giza bizitzaren oso koadro eskematiko eta pesimistak marrazten zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Uste dut beste bi edo hiru zakil beharko genituela antolatu duzun koadro hori osatzeko, madame.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

4 laukia.

Edo eguzkiak biribila izatea egokiago, koadro edo triangelu formakoa izatea baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.

Xakearen koadro zuri-beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Koadro eskoziarrekiko manta ere prest zeukan, gortinak orobat itxita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.

Alkandora koadro-txikia txamarra larriaren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Cadinek, aldiz, soineko koadro zuri-urdindun bat, ama Chantemessek erabilitako tartan oihal batez egindakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

· Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

5 pilotalekuan, marren bidez, banatzen den zatietako bakoitza.

Triciokoa ez dago atzelari jotzaileekin jokatzera ohituta, eta Pascual, bestalde, laugarren koadroan punpa egiten duten pilota errazak bederatzigarren koadroan uztera ohituta dago.  Berria - Kirola   2004-08-07

Azkenean, zortzigarren koadroan bote egin eta erreboteko paretan jarri zuen pilota.  Berria - Kirola   2004-01-18

Sake on baten ostean, Peñak aukerako pilota utzi zion bigarren koadroan Xalari.  Berria - Kirola   2006-04-18

Lau koadro t'erdiko kaiolan, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-09-18

Tantoak aurreko koadroetan erabakitzen dira, 10.  Berria - Kirola   2004-12-16

koadrotik tantoak egitea oso zaila da.  Berria - Kirola   2004-12-16

6 gailuak edo tresnak kokatuak dauden taula modukoa.

Koadro horretan Lete ibili duk polimetroarekin eta, hor ez duk indarrik behinik behin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 10. orr.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17ø5ºC.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Ronek zilarrezko botoitxo bat sakatu zuen aginte-koadroan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.

7 taulena.

Lorategia handia zen, bai, fruitu-arbolaz betea; Nunuk kendu egin zituen lore-koadro erromantikoak, buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak Luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Hantxe ageri ziren soropil koadro txiki bat, sarbidea, autoen estalpea, eskailera nagusia, leiho handi irtena eta sukaldeko leihoa, ni begira egona nintzena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

8 bizikletez mintzatuz, egitura nagusia.

Zaldika geratuz errepide erdian, bizikletaren koadroaren gainean, hankak lurrean.  Berria - Kultura   2004-03-14

Arkadi lurrean eserita, gorputza bizikleta-koadroaren aurka, beso bakoitza gurpil banari lotuta, begirada irmoa, mitxeleta bat haren irribarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Eligiori, orduak ziren San Giovanniko bere lagun taldeak alde egin ziola, anaia txikiek gidatzen zuten gurdian: bizikleta koadroan eraman beharra zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

9 harri koadroa.

Hau da, lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-10-23

Koadroak erabaki dezake txapela, hein handi batean.  Berria - Kirola   2004-10-23

Egungo 225eko koadroa ere harri motz hori baino errazago altxatzen da; pentsa!  Berria - Kirola   2004-11-26

Handik zortzi egunera, berriz, 22 jasoaldi egin zituen kuboarekin, eta gero koadroarekin jardun zuen.  Berria - Kirola   2004-01-30

Irigoienek 18 urte bete aurreko marka ezarri nahi du, esku batez 200eko koadroa jasota.  Berria - Kirola   2004-02-24

10 enpresa, erakunde edo kideko bateko buruen taldea; horrelako talde bateko kidea.

Iparraldean, Frantziako Estatuko beste alde batzuetan eta Belgikan zebiltzan koadro askok, zenbait buruzagi historiko ezagun tartean, alde egin zuten erakundetik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Beste koadro historiko batzuek, erakundearen antolamendu militarraren zuzendaritzakoak izandakoek, [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Unibertsitatean prestatutako koadro berriak profesionalki ondo trebatuta irtetea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Xavier Etcheverry galkategi horretako kuadro ohiak lantegiaren parte erosteko proposamena egin du.  Herria   2005-03-03

11 taldea.

US Openeko gizonezko koadroa aurkeztu dute.  Berria - Kirola   2004-08-27

Frontisek bere pilotari koadroa handitzen jarraitzen du.  Berria - Kirola   2006-04-28

Koadro erremontistan osa daitekeen bikote onena, Ezkurra eta Lizaso  Berria - Kirola   2004-10-07

• 12 izond lauki formakoa.

Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian; oihal zuriak eta koadroak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Poliki-poliki beren eskuetan haizea preso hartu zuten oihal koadroak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

13 (azalera neurriekin) ik beherago 16.

Mila kilometro koadro inguruko eremu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Larruazalaren zentimetro koadro bakoitzeko ile kopurua bertsua dela gizakietan eta gainerako primateetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Bina kaloria jasoko luke zentimetro koadro bakoitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

14 harri koadro apustuetako harria prisma formakoa. ik gorago 9.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.).  Berria - Kirola   2004-11-30

Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik.  Berria - Kirola   2004-10-12

15 koadro kliniko ezaugarri klinikoak.

Gregen kasuan, lesio zabaldu horrek oso koadro kliniko korapilotsua sortua zuen, batzuetan tolespeturiko sintomak, edo are elkarren kontrakoak, eta sindromeak zituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer-nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

16 metro koadro (312 agerraldi, 25 liburu eta 187 artikulutan; orobat kuadro 18 agerraldi 13 artikulutan) lau aldeak metro batekoak dituen laukiaren azalera.

Erradak, zer neurri dik hire aberri horrek, zenbat metro koadro dizkik hire Euskadi bedeinkatu horrek?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.

Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Tabako Fabrikaren 30.000 metro koadroak hiru solairutan banatzen ditu proiektuak.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

1,2 metro koadroko nire idazmahaiaren gainean, paketetxo bat aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen, ohea eta freskatzeko konketa besterik ez zituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

1935eko erroldak Argentinak 1.100.000 metro koadro oihan zituela zioen.  Berria - Gaiak   2004-05-01

60 litro metro koadroko bota zituen ordu betean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Azokaren 3.500 metro koadrotan 50 herrialdetako 670 enpresa elkartzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-03

"Guk metro koadroetan neurtu diagu eta," begi ñika Gastonek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus