Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koadrilatero (orobat kuadrilatero) 1 iz laukia.
Kuadrilatero eder bat da, kruzeroek hamalaugarren mendeko leihaje aberats eta sendoak marrazten dituzten ojiba handiz inguratua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.
2 boxeo borrokak jokatzen diren laukia.
Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.
3 irud
Ziri-jokoen koadrilateroan, puntuetara bazen ere, azkenean Manuel garaitu zuen, nahiz eta tabernariak pentsakor utzi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
"Nola joko nauk ba hemen, David? Ez al duk ikusten kuadrilaterotik kanpora gaudela?" Maderas de Obaba jartzen zuen laukia seinalatu zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.