Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koadrante (14 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; orobat kuadrante 3 agerraldi, 3 liburutan) 1 iz zirkunferentziaren edo zirkuluaren laurdena bi erradio elkarzuten artekoa.

Esaten da Aristarko Samoskoa izan zela koadrantea edo hemisferioa asmatu zuena, eta baita azalera lau baten gainean jarritako diskoa ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Abakoaren azpitik hasita, goitik behera, egin erradioa, eta izan dadila koadrante bakoitzean begiaren diametro-erdi bat txikiagoa, abakoaren azpian dagoen koadrantera iritsi arte. derrigorrezkoa baita triglifoak kolomen tarteko koadranteen erdian kokatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

2 arku formako eskala.

1 eta 1000 arteko markak zituen kuadrante handi batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Termometro eta manometroen koadranteak ez zeuden graduaturik: kolorezko zeinu konbentzional batzuk besterik ez zeramaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Altzairu dirdirarazizko orratza, koadrante horailaren gainean bare beltz baten gisa aldaro eginez, 95°an geratu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Nire erresumako koadranteak, palankak, heldulekuak, botoiak kontatzen ditut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

3 (haizeez mintzatuz)

Fuela beti itzultzen da kostaldera, eta zer esanik ez arazoan, hirugarren eta laugarren koadranteko haizeekin.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Haizea hirugarren eta laugarren koadranteetakoa izanez gero gaitz egiten baita belak maniobratzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.

4 astronomian, angelu graduak markaturik dituen zirkulu laurdeneko egitura batek osaturiko lanabesa, angeluak neurtzeko erabiltzen dena.

Hau hain da egia garbia, ezen ez baita ez kuadranterik eta ez teleskopiorik behar hau aurkitzeko, edozein adimen kaskarren begibistan baitago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

5 erlojuez mintzatuz, biribilkia.

Koadrantearen zuritasunean orratzak ez ziren besterik gabe beltzak, kopetilunak ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden, beste ezertan ez zen ezagun hura erlojugile baten etxea zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus