Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrez gain koadernoa eta bolaluma, idatzi beharrekoak idazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.
Gutunen kaxa arakatu zuen berriro, eta koaderno bat atera zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Koaderno bat iritsi zait eskura, non Obaban fusilatutako guztien aipamena egiten den. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.
Eta Hori ere, hitzez hitz, Super Conquerant koadernora pasatu dut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.
Ukitu leuna du koadernoak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.
Koaderno berde ilun bat (France, 210 x 297 mm.) estreinatu dut kontakizun nagusiari erantsitako iruzkin eta azpikontakizunontzat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
Fitxategiak estaltzen zuen koaderno tapa-beltz baten ertza bistaratu zitzaion. «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.
Harriduraz ikusten dut larru beltzezko koaderno bat sakelatik ateratzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Jakaren poltsiko sakonetako batean gorde zuen belus horiko azalekiko koadernoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
"Egunkaria" izenburu dotorea duen azal gogorreko koaderno hau. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.
Zubia argitaletxearen Matematikako koadernoak. Berria - Euskal Herria 2004-12-21
Lehergailuei buruzko koadernoa irakurtzen hasi zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.
Slowackik gerrari buruz hitz egiteari utzi eta kontaduria koadernoa ireki zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.
25 orriko bost eskola-koaderno. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 87. orr.
Oraingoz, arkatzez idazten dut ikasle-koaderno batzuetan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.
Hortaz, karpeta urdina zabaldu, eta emaitza-koadernotxoa luzatu nion poz-pozik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 137. orr.
Julio nire ariketa-koadernoa zuzentzen ari zelarik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
P.-R. andrearen abizena zegoen orria berehala erauzi nuen nire helbide-koadernotik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Bere ohar-koadernoetako batean irakur daiteke: […]. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 161. orr.
Bidaia-koaderno baten itxura izango du testuak? Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
aitaren koaderno (3); azal gogorreko koaderno (3); azalekiko koaderno (3); koaderno beltz (5); koaderno beltza (13); koaderno beltza atera (4); koaderno beltza zabaldu (3); koaderno beltzean (4); koaderno gorria (8); koaderno gorrian (3); koaderno txiki (15); koaderno txiki batean (5); koaderno txikian (3); koaderno urdina (10); koaderno urdinean (5); koaderno zahar (3); ohar koaderno (7)
azal gogorreko koadernoa (3); koadernoa atera (3); koadernoa eskuan (3); koadernoa eta arkatza (3); koadernoa ireki (3); koadernoa itxi (6)
koadernoan idatzi (3); koadernoan idazten (6)