Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dobbyk begiak kliskatu zituen, estu eta larri Harryri begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.
Agureak berriro kliskatu ditu begiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 96. orr.
Zuzenean begietara so egin, eta saiatu begiak ez kliskatzen... begiak indarrez kliskatu eta, kokotsa gorantz, aurrera egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.
Mutil gazte gizen eta baldarra zen, ilun eta isekari antzekoa, eta etengabe kliskatzen zituen begiak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Ostalerrak begiak bizpahiru aldiz kliskatu zituen, eta ohartu zen hark baizik ez zuela hitz egin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.
Minutu batzuk eman ditu ilunpean, eskuak bolantean, begiak kliskatu gabe, aurrera begira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 110. orr.
Um Hamidak bekainak uzkurtu zituen, begia kliskatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Eta semeari ezkutuka kliskatu zion begia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 272. orr.
Evak buelta eman zuen eta elkarri begiratu zioten, elkarren ninietara so gelditu ziren, betazalak ere mugitu barik, kliskatu egiten duenak galtzen duen haurren joko horretan olgetan baleude bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.
-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Honakoan bankutik pasatu behar izan dut, eta pasaeran argi gorriak behin kliskatu du. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.
Kalean, gasezko farol batek triste eta loguraz kliskatzen zuen... Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.
Malko freskoak kliskatuz hurbildu zitzaion Denver... Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.
Hedwigek mokoa kliskatu zuen, bere duintasunak hura gaitzesten balu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.
Argazkilari horien artea [...] une hori arin batean harrapatu, koadratzen jakin eta ziurtasunez kliskatzean datza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Begiak ziruditen argi ahulak ikusi izana iruditu zitzaion, baina berehala kliskatu, itxi eta aienatu egin ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.
Hatzak kliskatzen zituen bihotzaren parean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.
Eta hatzak kliskatzen zituen, sekulako deskubrimendu zientifikoa egin izan balu bezalako pozez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.
Normalean baino hots handiagoa ateratzen zuen hatzak kliskatzerakoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.
begia kliskatu (12); begia kliskatu zidan (3); begiak kliskatu (49); begiak kliskatu ditu (8); begiak kliskatu gabe (7); begiak kliskatu zituen (20); begirik kliskatu (7); begirik kliskatu gabe (3); berriro kliskatu (3); kliskatu ditu begiak (3); kliskatu zituen begiak (3)
begi bat kliskatuz (3); begia kliskatuz (5); begiak kliskatuz (17)
begia kliskatzen (5); begiak kliskatzen (11); begiak kliskatzen zituen (3); begirik kliskatzen (4); berez kliskatzen zitzaiola (3); hatzak kliskatzen zituen (3)