Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ataunen ere ezaguna baita Ali Baba eta berrogei lapurrak ipuina, nahiz eta hemen "Sesamo, zabaldu!" esan beharrean, lapurren buruak "Abrite portas, klis, klas!" esan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 84. orr.
Leizeko sarrera zigilatzen duen harkaitzari "Abrite portas, klis-klas" erratea bezain erabatekoa izan zen: ordenagailuaren ziber-ezpainetatik ateratako ohiko txistuak eta ezinbertzeko txarteltxoak adierazi zidaten sistemak ongi etorri egiten zidala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.
Begiak klis-klas zabaldu eta itxi aritu zen une batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.
Begiez klis-klas egin, eta katar-murmurraren antzeko eztarri-hots bat atera zaio: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Nik hori esanda haren begiek .../... hola klis-klas egin dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.
Zorabiaturik, balantzaka igo zen kaleraino, non etxeen argiak klisk-klask ari baitziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
klis klas (11); klis klas egin (3)