Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaikitzen nintzen gero eta eroaren pare gasna puska bat klikatzen nuen, zainen jabaltzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 142. orr.
Goseak erraiak kiribilkatu zizkidan eta arraina gordinik klikatzen zen jantoki batera gonbidatu nuen Jessica. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.
-Ase ederra egin genezake, azalak ere klikatzen ahal bagenitu! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 219. orr.
Lehen egunean, ahal zituzten guziak klikatu zituzten Ali Babaren harpeko urre guziaren aitzinean izan balira bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 206. orr.
Zer pinterdi goxoa klikatu nuen Laket-Leku ostatuan! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Hiruek basoetan zutena klikatu zuten, eta ostalerrak beste basotara bana zerbitzatu zien. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.
Zeldako preso kide bat ikusten zuen salda haren klikatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Txokok bat-batean emazte baten aluaren klikatzeko gutizia ukan zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 35. orr.
Begiak klikatu nituen, sinetsi ezinik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 72. orr.
Zer genuen guhauren ninien horrela ahoa beteka klikatzeko? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 41. orr.
Eskuineko hatzak klikatuz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 74. orr.
Mesedez, klikatu pantailan. Berria - Kultura 2006-04-26
Osasunaren webgunean sartuta, harridura: euskaran klikatu, eta atalen izenak bakarrik agertuko zaizkizue euskaraz. Berria - Kirola 2004-10-05
Koldo Izagirre Parisko txolarrea-ren estrofa bat errezitatzen entzun ondoren, adibidez, irudietan klikatuz 68ko maiatzaren inguruko informazioa, garaiko ikasleek erabiltzen zituzten leloak, Frantziako Iraultzari buruz jakitekoak eta Parisko Komunaren gainekoak irakur daitezke, besteak beste. Berria - Kultura 2004-10-31
Haren gainean klikatu nuen eta makinak amen batean pantailaratu zidan: "Baphomet-en adoratzaileak", "Maitasun gnostikoaren habia" eta abar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Baina, egia osoa esan behar badut, oraindik ez dakit ondo-ondo jolasten, eta zalantzan nagoenean lehengusuak esan ohi dit non klikatu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 118. orr.
Batzuetan, gogor klikatu arren, ezin dut erabat kontrolatu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 123. orr.