Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.
Kalpar lehoi-kolorea zeraman, luze-luzea, kizkurtua garondo aldean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.
Edo euria zuan beharbada, ilea kizkurtzen ziona. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.
Arantzurde bati ilea kizkurtu nahi izatea. Berria - Harian 2005-11-03
Begiak hondoraturik eta ilea kizkurturik zituen erremolatxa-aurpegiko gizon sendokote bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.
Kizkurtu zituen bibotearen puntak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Ileak ere lanak eman bide zizkion; kizkurtu egin zuen eta aske laga. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.
· Ordurako osorik ikusten genuen putzua, ur azala arrainek kizkurtua. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.
Eskuetako giharreak kizkurtzen eta lohadarrak dardaratzen ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Laster kizkurtuko dira errege nagusiaren zamapean. Elizen arteko biblia Os 8,10
Komisarioak sorbaldak eta lepoa kizkurtu zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi-tapa abiatu nintzen sarrera nagusira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Heure barruan sartuta eta trikua bezala kizkurtuta. ipar poloko aire poltsa handi hori kizkurtu egingo litzateke, gutxitu. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.
Sabai-zulotik eguna noiz zabaldu zain egon nintzen eserita lasai, belaunak bularraren kontra kizkurtuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.
Belaunak kizkurtuta arazorik gabe lo egin zitekeen han barruan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.
Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Congok zapatak, galtzerdiak eta prakak erantzi eta katu baten modura kizkurtu zen bere ohean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.
Mantan bilduta, kizkurtuta eta dardaraz nengoen ni. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.
Gogotik ari zuen euria eta sofan kizkurtuta zegoen Olatz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.
Han zain gelditu zen, tximinia baten atzean kizkurturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Azkenean mintza-tutu luze eta kiribilean kizkurturiko bat egokitu zioten, heste luzearen oso antzekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Bortizki kizkurtzen eta estutzen zituen eskuak giderrea.n Eskuak fusiletan kizkurtuak eta otoitzak marmaratuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.
Ahalik eta argi gehien biltzeko begiak kizkurtu, eta irakurtzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.
Begiak kizkurturik, luzaz egon nintzen urrutira begira, hauts harrotan bilduta zetorrenaren isla osatu nahian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Betazalak kizkurtuz, adituarena eginez, arretatsu, serio, arte kritikoek bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.
Bekainak kizkurtu zituen Andreasek, eginahalak eginda ere deus ulertzen ez duen baten moduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.
Burutik ideiaren bat pasatu izan balitzaio bezala kizkurtu zuen gero bekaina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 155. orr.
Begi keinua kizkurtu zuen berriro ere, zerbait gogoratu nahiko balu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.
Langilea ile-kizkurra zen, eta irribarre egitean ezpainak ere kizkurtu egiten zitzaizkiola zirudien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Adatsa beltza zuen oso, kizkurtua eta luzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.
Saskitik zetorren garrasi moduko bat entzun nuen, eta buztan arrosa baten punta kizkurtua ikusi nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.
Inoiz, aura lotsagabeek urraturik, sumintzen dira eta paper kizkurtuaren hotsa ateratzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Bide laburra luze, izotzez estalitako goilautada kizkurtua etsigarri... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
begiak kizkurtu (8); begiak kizkurtu zituen (5)