Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantzia iparraldean bi haur kiskaldu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.
Denak olio irakinetan kiskalduta gelditu ziren. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.
Kristoren maitasunez sutua eta kiskaldua zegoela zirudien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.
Uste baduzu gauza guztiok lehen ere izan zirela, baina gizaldiak sutan kiskaldurik hil zirela, edo hiriak munduaren astindu izugarrian erori zirela […]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.
Labetik hurbil zeuden babiloniarrak kiskaldu egin zituzten. Elizen arteko biblia DnGr 3,48
Halako batez neure eskua jarri bainuen, iñoxo honek, […] iturri horietako zorrotada batean; eta dexente kiskaldu baininduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 122. orr.
Marseillako eskualdean, bi mila hektara nunbait han erre kixkildu dira eta su-hiltzaleek lanak ukan dituzte etxe batzu ezin begiratuz. Herria 2004-07-29
Bazter guziak kixkilduak, ura xuhurtua, kabalek ere azkarki sofritu dute ainitz tokitan. Herria 2003-09-04
Lagunen gorpu kiskalduetatik itxura fantasmagorikoak sortu ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.
Hori esanda, azken zupada jo dio txirriari, urrun bota du kartoitxo kiskaldua, eta lasai gelditu da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Eraikuntza hondakin kiskalduen artetik] Berria - Mundua 2004-07-17
erre kixkildu (7); erre kixkildu dira (5)