Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.
Ezin zituen burua eta besoa inora bihurtu, kirioen uzkurduragatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.
Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.Kirio hauskorreko emakumeek ohi duten ahots kementsuaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
Haserre gorri, arima gori, kirioak txingar, logelara jo zuen eta hango armairuan gorderik zuen sastakaia hartu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.
Gabik, bitartean, segitzen du hodien artean bilaka, kirioak dardaran. «Bizia lo», 2003 - 97. orr.
Ez zekien kirio guztietako dardara hura pozarena zuen ala izuarena, jakin-minarena ala utzikeriarena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.
Baina hitz egin zuen, kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen.Zeberio, Auzmendi eta Ezkurra lasai ariko dira, Ionek, berriz, kirioei eutsi beharko die. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.
Ikusi egin beharko da Irujok kirioei eusten asmatzen duen oraingoan. Berria - Kirola 2004-03-27
Lehenengo koadroan ertzain bat agertzen zen, kirioak jota, izu-laborriaren menpe begiak irten beharrean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.
Ezindua sentitzen da, kirio guztiak eten balizkio bezala tirazoa ezker-besagainera eta lepora zabaltzen zaionean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Sarritan, larritasunak kirioak estutu eta ibiltzeko beharra izaten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Kirio eta gihar guztiak zurrun zeuzkan, baina ez zuen minik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Nire hobe beharrez hartzen ditut, egunean hiru aldiz, kirio guztiak motel-motel uzten dizkidaten pilulak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.
Emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du. kontua da gure kirio-multzoa ahalik eta zirikada bortitzenaren bidez astintzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.
· Baina halaxe nuen gogoa, gela ilun bateko amaraun-sare sarriena esku-kolpeka kentzen baino kirio-joago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.
Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Iluntzean kirioak airean itzuli zen etxera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.
Kirioak airean atera da gelatik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.
Orduan, kirioak airean, krisiaren ertzean, etsipenak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.
Ama kirioak airean ibiltzen zen hark zer esango, eskuak burutik gora dantzan. · Zain geratu naiz, kirio guztiak airean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 96. orr.
Elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.
· On Camillok atezuan zeuzkan kirio guztiak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.
Atea jotzeko lauzpabost metro besterik falta ez zenean, hiru emakumezkoek oihu egin zuten kirioak dantzan. -A, Ruth, leku honek kirioak dantzan jartzen dizkit. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 154. orr.
Osaba Jackek kirioak dantzan dituela ematen du. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 159. orr.
Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
· Harryk dantzan zituen kirioak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.
Libururik gabeko etorkizun baten mehatxuak kirioak izotz jarri nau, hori da egia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 232. orr.
kirioak airean (25); kirioak airean jartzen (3); kirioak dantzan (17); kirioak lehertu (3)
kirioei eusten (5); kirioei eutsi (6)