Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dardarka kiribildu zen bere baitan, eta eskuak igurtzi zituen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.
Nathanielen kontra kiribildu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.
Monikak abagunea aprobetxatzen zuen nire ondoan kiribilduz txerak eta balakuak egiteko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 90. orr.
Bainuontzia zabala zen, baina anderearen hankak nireekin kiribildu ziren. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.
Nire hanka eta besoak bere gerrian kiribildu dira. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
Katuaren isatsa kiribildu egin zen eta begiak txikitu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
Eta haren aihenak orkatiletan sugea bezala kiribilatzen ari baitzitzaizkion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.
Basiliskoaren burua beheratzen ari zen, gorputza kiribilatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.
Pilota baten antzera kiribildu naiz, triku baten moduan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.
Ni Norma Lúciaren boa nintzen eta hura sagutxoa, haren inguruan kiribildu, eta irentsi egingo nuen presarik gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.
Lepoa altxatu behar izan dut korrontea nire inguruan kiribildu denean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 99. orr.
Bapore-untzi batek ke adar luzea marraztu zuen airean, eta han geratu zen apainkiro bihurritu eta kiribiltzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.
Iluntasun arrosakaran tabakoaren kea poliki kiribildu eta barreiatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.
Sua zutabeen kapiteletan kiribildu zen, gangaz ganga sabaietan barrena irristatu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Sendakutzaren sinboloan ere Jainkoaren makilan kiribildurik sugea ikusten dugu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 156. orr.
Abere zaurituak bezala kiribildua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Lurrean etzanda dago berokipean kiribilduta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.
Ilea garbi eta emeki kiribildua lepoalde mehean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.
Zelda hartako hotza hezurretaraino kiribiltzen zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.
Ahots biak, sopranoa eta tenorra, aurrez aurre, elkarren inguruan kiribiltzen, sugeak bezala, hitzik gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Mingarriro laztantzen nau haren oihartzunak, arima barruraino sartzen zait, bihotzaren inguruan kiribiltzen da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Sermoi luzerako bidea hartzen zuenean, jende gehiena nor bere barneko pentsakizunetara kiribiltzen zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.
Gero, istorioa oso kiribiltzen da, bizpahiru hilketa daude, ezpata borrokak barne. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 80. orr.
Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Eztabaida neska haren inguruan kiribildu zen segituan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Esan gabe doa gutuna kiribildu eta kutxan gorde zuela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Izararen ertz bat hartu, eta huraxe kiribildu zuen hatz artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.
Hestebetegileak koilarakada handiz onila bete ahala, odolkia kiribiltzen zuen metalezko azpil biribil batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
Adaren burkopetik ateratzen zen ile-adats bat kiribiltzen hasi zen gero bi hatz jolastiren artean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Printzesa ikusi eta txanoa kendu zuen, hurbildu zitzaion, begiratu zion, tartariar erako bibote puntak kiribildu zituen irribarrez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.
Bi hatzekin bibotea kiribiltzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 199. orr.
Bere behatz erakuslean nire ilea kiribildu eta barre egiten zian tarteka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.
Irribarre xume bat eginik, nire bularreko biloa kiribildu zuen hatz puntekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Erantzun modura, eskribauak pergamu kiribildu bat eskaini zion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.
Orri kiribildu bat heldu zen bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.
Zure bihotza, suge kiribildua bailitzan -beldurra askotan espiral bat da, zabaldu egiten da espiralaren jatorri zehazgabetik- azalberritzen sentitzen duzu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Nire izen-deiturak letra handi kiribilduaz idatziak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.
Idazkera kiribildu batez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.
Ehunezko xafla fin sendo batek bitan banatzen du hodi kiribilduaren barrua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Alanbre kiribildu batekin iltze bati lotuta dago [...] atea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.
Txolarrea ikusi du [...] alanbre kiribilatuan hankatik kateatuta, lau-bost metroko altueran. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 187. orr.
Labirinto kiribilatu hau zentzugabekeria sinestezinez betea aurkituko du. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.
gorputzean kiribildu (3); inguruan kiribildu (4)