Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kirats (orobat kirets g.er.) 1 iz oso usain txarra.

Gero, ekaineko arratsalde sargorietan, kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Sekulako kiratsa ekarri zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Kiratsa zerion Piet Kramerren izerdiari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Zomorroz beterik eta kiratsa zeriela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

Hildakoak bazterretan botako dituzte: haien gorpuek kiratsa botako dute.  Elizen arteko biblia   Is 34,3

Zingirek kirats ustela zabaltzen ditek, euriak beroa ematen dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Haren ustel-usaina zabalduko da, kiratsak airea beteko du. Kirats eta zarata handia zegoen.  Elizen arteko biblia   Jl 2,20

Erretako ilearen kiratsa aditzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Irentsi ezak kirats hori eta izorra hadi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

Nondik zetorren atzera eragiten zuen kirats hura ordea?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 127. orr.

Karburoarena bezalako kiratsak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.

Malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Baina kiratsaren sarkorrak berak geldotzen ninduen, soraiotzen, sortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

2 (izenondoekin)

Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Kirats arina artean, hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Halako kirats mindu arin bat iristen zaio, garbitu gabearena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Petrolioari zerion kirats itogarriaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Gero, kirats nazkagarriak, arrain ustelen usainak, igaro ziren haren ondotik, goragalea eraginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Mofetaren kirats nardagarriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Gazta eta gurinen kirats atsitua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Normandiar ederraren postuaren aurrera iristerakoan, kirats jasangaitza sumatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Luzaroan eraman genuen bidailagun kirats gozo hura, gehiago ezin izan genuen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

3 irud/hed

Erreformaren kirats infernuzkoa zerion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senarrak esku-zartatxoak eman zizkion emazteari, kirats-usaina zerion sorbalda zeta beltzez estalitakoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Merkatuak uztailaren gaualdi sargorietan izaten duen kirats tanta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Ate irekien artetik datorren haize umelak kirats bafadak ekarri dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Jantzietan ere nabaria zen zuloetan jasotako kirats nahastea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrain kiratsa zerion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Pattar-kirats nazkagarria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Barruko gelan, gernu-kirats larria darion giroan, Bev Shaw ari da lanean altzairuzko gaina duen mahai apal baten aurrean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Bertan ukuilu-kiratsa nagusi zen eta zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Eta ustel kirats itogarria itzuri zen luzaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Musika melodikoak badu halako zahar kirats bat gaurko gazteentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

Bere baleontziak baino arrain kirats handiagoa zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Karburo-kirats pixka bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Han ez zegoan, benetan, gerra-hotsa eta bolbora-kiratsa besterik. edo Verari indultua emanez GAL kiratsa duen auzian eskuak zikindu, edo Gonzalezi aurre egin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

· Ohiko arrain-ustel kirats azkarra falta zen, ordea  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

• 6 izond oso usain txarra dariona, kirasduna.

Sua egina zegoan patioaren erdian, eta ke kirats bat igotzen zuan, gamelu-gorotza baitzen hango erregaia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Haren jaiotza-datarik ez dakigu; baina egun beltz batez sortu zen, urte kirats batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Satsukeria kirats hartaz ez zitzaigun artean iritsi inolako berri zehatzik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Kutrea bai, baina han arnas zitezkeen kontzertu potente baten osteko izerdi kiratsa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Gogoa, itsasorik gabeko arraina, kirats izatera zigortua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus