Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kinkilari (orobat kinkillero eta kinkallero) iz kinkila satzen duen pertsona.
Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Larunbat goizetan azoka izaten zen herrian, herriko jendeak kinkilleroak esaten zien, gaztelau asko tratuak egitera elkartzen zirelako edo. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 162. orr.