Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogei urte besterik ez duelarik, sekulako heldutasuna erakutsi dik hire arrebak kinka honetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 224. orr.
-Gu biok kinka honetatik ateratzeko bidearen bila ari naiz bakarrik, Tom. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.
Ez zen, ordea, Baiona kinka horretan zegoen hiri bakarra: han-hemendik tarteka heltzen zitzaizkien albiste-soinu nahasien esanetan, gainezkaturik zeuden Ebrotik Lorenara bitarteko ia ibai guztiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
Onik atera zen kinka hartatik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.
-Urkatu horien kinka baino askoz ere itzalagoa dinagu geurea, alaba.Zirt edo zarteko kinketan errusiarrak ohi duenez, ez zen luzamendutan ibili, eta, tupustean, eskuinetara jo zuen aurreneko bidegurutzean, zaldiei garrasika: "Axa, lagun agurgarriok! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.
Kinka larri hark hartzen zien arreta oso-osoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.
Aurreko atalean ikusitakoaren arabera, teoria metaetiko zenbaitek kinka larrian jartzen du filosofia moralaren jarduna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Kinka larrian zaude, bada, diodana egiten ez baduzu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.
Kafetegiko nagusiak atera behar zuen kinka estutik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.
Eta hori gutxi bailitzan, zu txosten konprometigarri baten kontuarekin zatoz, ustez Andoni kinka estuan jartzen duen txosten baten kontuarekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.
Lajos, ordea, diru behar larrian zen une haietan, amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea... kinka gaiztoan zen labur esanda. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.
Bost urte hartan zegoen, egia esan, Espainiako egoera politikoa kinka gaiztoan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 10. orr.
15-16 urte iri hortan ukan nuen keinka bat frango txarra ene bizian; aita galdu nuen lehenik, supituki joan zen eta ama eritu eta... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 137. orr.
Duela 15 bat urte deitua izan zen zuzendari, elkarte hori kinka txarrean zelarik. Herria 2005-10-06
Hala eta guztiz ere, kinka ez zen lasai egoteko modukoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.
1569ko udaberri hartan, ez zegoen kinka goxoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.
Erantzuteko kinkan jarrita, hala esan omen zuen Schlegelek, alegia [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.
Mari maite zuen, alaba balu bezala, eta dolu zuen, bere aita izan zitekeen gizona senartzat hartzeko kinkan gertatu baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.
Ipar-Amerikanoek urtarrilaren 16-an igorria zuten espazio-untzia, zazpi kosmolari edo astronauta barnean, bat-batean zartatu da eta dena xehatu lurrerat berriz heltzeko keinkan, joanden larunbatean... Herria 2003-02-06
erakundea kinka larrian (3); etorkizuna kinka larrian (5); geroa kinka larrian (3); kinka gaiztoan (6); kinka hartan (9); kinka hartatik (5); kinka horretan (6); kinka larri (19); kinka larri hartan (5); kinka larri honetatik (3); kinka larria (8); kinka larriak (3); kinka larrian (127); kinka larrian bizi (3); kinka larrian da (4); kinka larrian dago (16); kinka larrian egon (5); kinka larrian jarri (4); kinka larrian utzi (3) kinka larritik (5); kinka txarrean (5); oso kinka larrian (3); taldea kinka larrian (3)
hartzeko kinkan (3)
biziki kenka gaixtoan (4); kenka gaixtoan (9); kenka txar (5); kenka txarrean (6)