Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiaren kilimak bizkarrean senti ditzaket ia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Haize beroaren kilimak bere muxuen kilimekin nahastu ziren, adatsekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.
Epela zegoen ura, eta ardora zilartsuaren kilimak sentitu zituen oinetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.
Barneraino sartzen zaidan eta dena hartzen nauen kilima bizi arina sentitzen dut nire hamar hatzen puntan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.
Sexuan kilimak igarri ditu herrira iritsi direnean, gaztetan ere gertatzen zitzaion halakoetan, nerbioengatik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.
Kilimak izango balitu bezala, neskatoak burua astindu zuen arinki. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.
Gure atsegin-kilima motelenak ere ukitu egingo gaitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.
Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Ezin nion barre egiteari utzi, zerbaitek kilima egingo balit bezala. · kilika egin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 104. orr.
-Ez egidak esan kilima egiten ez dianik tonu bibliko latino honek, euskara arkaikoaren sintaxian halako sentsualtasun batez bilduta... «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.
Irakurlearen subjektibitateari ez kilima, ez zimiko, ez zirrara egiten ez dioten berri horiek guztiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 189. orr.
Beote baserriko behi batek kilima zeukaan; beste hitzetan esanda, errapeak minbera zitian eta ez zian erraz iraina eraisten. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Kontuak kontu, Ama kilima zeukan behiarekin hasi zuan lanean eta, honek, zeharo zakartuta, ostiko eman eta Ama lurrera bota zian. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Belarrak sudurrean kilimak egiten dizkiola. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.
Neure buruari kilimak egitea bezalako zerbait sentitzen diat, margotzen ari naizela: gorputz guztiak barre eragiten zidak... Kilimak egingo balizkio bezala barrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.
Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak, gazteei belarrietan kilimak egiten zizkietenak, ohatzean biratzen zirenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Cadinek barre egiten zuen, "astakiloa" deitzen zion eta buka zezala oihuka esaten, kilimak egiten baitzizkion sudur puntarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Emakumeak, ordea, txantxetan jardun nahi zuen, elkarri kilimak egin, maitatu, azken finean, berak zekien bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.
Eskuaz bularra laztandu zuen eta eskuan titiburuak kilimak egin zizkion. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 102. orr.
· Gantz sortu berriak mila kilima egiten zizkion larruazalean, haren izate osoaren inbasio geldia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Hankatxoek egiten dizkioten kilima ttipiekin dibertitzen da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.
· Emaiozu masaje on bat oinetan, kilimarik egin gabe. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 145. orr.
Mahuka listuek kilimak eragiten zizkioten eskumuturretan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.
Eta deabruaren ikasle baldin bada, ortodoxia finkatzeko hautsi duela ortodoxia; deabruari erronka irabazteko, kilimak ezagutu behar zaizkiola... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.
kilima egiten (4)
kilimak egin (6); kilimak egiten (24); kilimak egiten zizkidan (3); kilimak eragiten (4)