Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola igarri ahal izanen zenukeen zure logelako erdi-ilunpean egondako neska kikil hura ni nintzela! Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Ez zen mutil kikila; goiz batez, haserre bainoago ezaxola, bizpahiru ukabilkada trukatu zituen unibertsitateko greba batean parte hartzera bortxatu nahi zuten kide batzuekin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean batik bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.
Ez zen kikila ez gorra ez zinikoa; ez zen egokitu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.
Baina hain nintzen herabe, hain kikil, hain mirabe eta ahul zure aurrean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.
· Senarra kikil antzean logelako sabaiari begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.
Gizonak txoratuta gelditzen dira kikil antzeko emakume horiekin. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.
Ez dago itzulinguruetarako eta ñabardura kikiletarako leku-astirik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.
Eskrupulu kikilen bategatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.
Kokil jokaturik, betiko esamoldeak erabiliko ditugu, bidean deus arriskatu gabe. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 69. orr.
Roman sukaldearen izkina baten kontra zegoen kikil-kikil eginda, kolpe bat hartzeko beldur balitz bezala, besoa babestzat jasoa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.