Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biak neba-arrebak, biak kideko eta elkarren ondoko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Haien enbrioi-garapena gobernatzen duten geneak kideko dira guztiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Hain kideko sentitu ziren eta hain pozik aldi berean, non ezinbestekoa baitzen gerora biak ezkontzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.
Elkar laztanka hasi dira, arrosa batek kideko arrosa laztantzen duen bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.
Noiz dira bi irudi kideko? -galdetu zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.
Bainan kideko leialak baditu beti Estradak herrian. Herria 2001-05-10
Prerrafaelismoak erromantizismo garaian hasitako joera burutu zuen: artistek modeloak beren parekotzat, kidekotzat, hartzekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.
Bi hitz hauek al dira elkarri buruz buru dauden bakarrak, ala kideko hitzen serie osoa da partzen hartzen duena? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.
Erregearen sendagileak klima hotzari leporatu zion neskatoak ez hitz egitea eta kideko neskatoen moduan ez portatzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.
Oso kideko konzeptuak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 108. orr.
Kideko berba hauetan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 167. orr.
Erregearen kideko ziren gazteek erantzun zioten: [...]. Elizen arteko biblia 2 Kro 10,10
Txakalen kideko bihurtu naiz, ostruken lagunarteko. Elizen arteko biblia Jb 30,29
Gure Andreasek, lehendik dakigun bezala, ez zuen paperik, bere kideko askok bezala. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.
Kalte ekartzen dio bestalde, Errege Jaunaren ospeari, haren kideko batzuek salatuko baitute ez dela bera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.
Autista askok gogoko dute orain Einstein beren kidekotzat hartzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.
· Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian [...] muskuluak erlaxatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
Bere kideko gizaki hanka bikoa ez banintz bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
bere kideko (4); haren kideko (4); kideko administrazio (4); kideko ziren (3)
bere kidekoekin (4)
bere kidekoen (4); kidekoen artean (4)